18-12-2025 Jueves, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Autorpena Ermuko parrokiari, Migratzaileen egunean
18.12.2025

Autorpena Ermuko parrokiari, Migratzaileen egunean

Gaur, abenduan 18, Nazino Batuen Batzar Nagusiak izendatutako egunez, 'Migratzaileen Nazinoarteko Eguna' ospatzen dogu. Gaur arratsaldez Ermuko antzokian ospatuko dan erakunde-ekitaldian Migrazinorako Euskadiko Gizarte Hitzarmenaren garrantzia nabarmenduko da. Eusko Jaurlaritzak sustatuta ospatzen da egun hau, iaz Guardian (Araba) eta aurton, Ermuan. Arratsaldeko seietatik zortzietara Ermua antzokian ospatuko dan ekitaldian herriko zazpi erakunderen lana autortuko da, besteak beste, Santiago Apostolua parrokiarena.

Ekitaldian izango dira, Eusko Jaurlaritzatik, Nerea Melgosa Ongiizate, Gazteria eta Erronka Demogragikorako  sailburua, Xabier Legarreta Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuordea eta Ignacio Fariña Migratzaileen Harrera eta Integrazinorako zuzendaria; lekuko udalbatzatik, Beatriz Gamiz alkatea eta Arritokieta Araiztegi Immigrazinorako alkateorde ordezkaria.

Autorpenak

Ekitaldian, Ermuko zazpi erakunderi egingo jake autorpena migratzaileen gizarteratzean egindako lanagaitik, giza eskubideen, alkartasunaren eta egiteko honetako ardurakidetasun publiko-pribatuaren inguruan kontzientzia sortzen laguntzeagaitik. Honeei egingo jake autorpena: Santiago Apostolua parrokia, Nazinoarteko Alkartasun-batzordea, Yallah Zurekin Marokoko pertsonen alkarteak; Hego Amerikakoen 3 Kultura alkartea, Atcade Saharaz hegoaldekoena, Adema eta Paace.

Ekitaldian, musika be izango da eta hainbat artistak euskal, afrikar eta tamazigh errimoen fusinoak eskainiko dabez. Ekitaldia, musikaz, olerkiz eta dantzaz txipriztinduta egongo da.

Grupo de la parroquia de Ermua que esta tarde recogerá el reconocimiento.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea, Migrazinoak

Honan etiketatuta: Parrokiak