Gabonak zoriontzeko bideoan, On Joseba Segura gotzainak dei egiten dau “Gabonetan falta dana ipini” dagigun. Jesusi buruz dihardu, hain zuzen be, aniztasuna gogorarazoten deuskuen koloretako jantziakaz agertzen dan Jesus Umea.
Keinu honegaz, zera adierazo gura dau: Gabonetako mezua mundu osorako dala eta kultura, arraza eta herri guztietara hedatzen dala.
Gotzainak bere mezuan dinoanez,, “maitasunak etsia hartzen ez daualako jaio da Jainkoa” . Jesusen etorrerak barritasuna eta gizadiaren aldeko konpromisoa betetzea dakarrela azaltzen dau.
Sinbolismoz betetako keinua
Azkenean, kolorez jantzitako Ume Jesus askan dala, dei egiten dau jaiotza osotu eta Gabonen benetako senaren inguruan gogoeta egin dagigun: lekua egin, abegi egin eta bizitza bere aniztasunean ospatu.
Baina bideoan jasotako dei honegaz batera, gotzainak eskuz idatzitako postala irakurri daiteke Alkarren Barri aldizkariaren abenduko alean.







