Animazinoak, dinamikak…, izango dira goiz osoan eta Errege-opil solidarioa I. ipuin-lehiaketako sariak banatuko dira. Gainera, aurton, enpresa laguntzaile barriak izango dira.
Bertara joaterik ez dabenek Caritas Bizkaia erakundearen Bizumaren -33514- bidez laguntzeko aukera dabe.
Errege-opila ipuinen I. lehiaketa
EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeakaz eta Bizkaiko katekesiko taldeakaz batera, Caritas Bizkaia erakundeak Errege-opil solidarioa ipuinen I. lehiaketa jarri dau martxan. Sei eta hamazazpi urte bitarteko ume eta gaztetxoek parte hartu leikie hartu-emonen sarea berregiteari begira lokarriak estutzen laguntzen daben pertsonei buruzko istorioak idatziz.
Enpresa kolaboratzaileak
Euskofriz-Bidfood etxeak egingo dau errege-opila Lapiko Catering dalakoagaz batera eta GASCA Catering etxeagaz batera. Kaikuk (esnea) eta Baquek (kakaoa) jarriko dabez txokolatearen osagaiak. Laboral Kutxa eta Zurekin Bus laguntzarekin egiten da ekitaldia eta Zazpi Kaleak alde zaharreko merkataritza, ostalaritza eta enpresen alkarteak be esku-hartzen dau.







