Biziera sagaratuaren Eguna dala-eta, Alkarren Barri aldizkariaren azken alean Javier Lorenzo CONFER Bilbao erakundeko presidente barriari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.
Alkarrizketan, heziketa eta misinoen arloan ibilbide luzea dauan 77 urteko lekaideak biziera erlijiosoak eleizbarrutian bizi dauan egoera aztertu dau. Gaur egun, 130 alkarte eta 800 lekaide eta lekaime dagoz.
Javier Lorenzoren esanetan, kontsakratuak “itxaropen-ereile” dira, eta behartsuenen eta etorkinen aldeko konpromisoa eta sinodo-seneko testuinguruan, laikoakazko lankidetza dira euren ezaugarriak.
Erronkak be aitatu ditu: lekaide eta lekaime nagusien aldeko arreta eta CONFER nazionalagazko koordinazinoa.







