22-02-2026 Domingo, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Asteburuan, eleizkizun ekumenikoa eta agurrak
26.01.2026

Asteburuan, eleizkizun ekumenikoa eta agurrak

Atzo, katedralean ospatu zan eleizkizun ekumenikoan, amaiera emon jakon Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari.  On Joseba Segura gotzaina eta hainbat Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak buru izan ziran otoitzaldian. Lehenengo aldiz parte hartu eban Carlos Lopez Alkarte Anglikanoko gotzainak. Beste alde batetik, Eleizbarrutiagaz lotura estua izan eta erretiroa hartu daben lagun biren agurrak ospatu dira: Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariarena eta Mabel Martinez Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kidearena. 

Atzo -urtarrilak 25, domeka-, eleizkizun ekumenikoa ospatu zan Santiago katedralean. Bilboko eleizbarrutiak antolatutako otoitzaldi honek emon eutson amaiera Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari. 

Ia bete egin zan tenpluan, On Joseba Segura gotzaina izan zan buru “Bat bakarra espiritua, bat bakarra itxaropena” goibuaren harira ospatu zan eleizkizunean. Euren bizia Barri Onaren alde emon daben kristau martirien gomuta berezia egin zan. 

eleizkizun ekumenikoa

Iralabarriko San Antonio abesbatzak otoitz, barrentasun eta gizarte kontzientziarako aukera emon eutsen partaideei euren kantuakaz. 

Gotzainaren ondoan izan ziran, Lidia Rodrigurez  Espainiako Eleiza Ebanjelikoko artzaina, Carlos Lopez Espainiako Gotzain Eleiza Erreformatuko (Eleiza Anglikanoa) gotzaina eta Errumaniako Patriarkatuko Eleiza ortodoxoko, Eleiza luteranoko ordezkariak, Patriarkatu Ekumenikoko Espainia eta Portugaleko artzapezpiku metropolitano dan Besarion gotzainaren ordezkaria eta Ukrainako Eleiza Greko-katolikoko ordezkaria.

eleizkizun ekumenikoa

Gazte askok parte hartu eban eleizkizunean, argia banatuz partaideei eta prozesinoan joiazan ospatzaileei.

Bilboko eleizkizun ekumenikoa da Bizkaian kristau batasunaren aldeko konpromisoaren aldeko jentaurreko ekintza nagusia. Urtez urte, Santiago katedralean batzen dira kristau tradizino desbardinak aho batez otoiz egiteko eta bidea pausuz pausu, keinuz keinu, otoitz otoi egiten dala berresteko. 

eleizkizun ekumenikoa

Agurra Juan Manuel Gonzalez Cembellini

Eleiz Museoak omenaldia egin eutson barikuz, urte luzez, joan dan urrira arte, zuzendari izandan Juan Manuel Gonzalez Cembellini. Eleiz Museoan bertan, senide, lagunak eta lan-ibilbidean kide izan dituanak batu ziran. Ekitaldian esku-hartu eben On Joseba Segura BIlboko gotzainak, Leixuri Arrizabalaga kultura, euskera eta kiroletarako diputatuak, Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendariak, Alberto Santana historialari, etnografo eta Kultur Ondarerako BIzkaiko Foru Aldundiko zerbitzu-buruak, Raquel Cilla Eleiz Museoko gaur egungo zuzendariak eta Idoia Perez Eleiz Museoko administratzaileak. 

Juanma Cembellinen agurra
On Joseba Segura gotzaina eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin, barikuan, Eleiz Museoan.
Juanma Cembellinen agurra
Juanma Cembellinen agurra

Mabel Martinezen agurra

Mabelek erretiroa hartu barri dau, bere lan-ibilbidea Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan eta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzan burutu ondoren. Urteotan, pastoralgintzan lagun izan dituan kideek omenaldi hunkigarria eskeini eutsoen Barrian. 

Agurra Mabel Martinezi
Imagen de la celebración ecuménica, ayer domingo en la catedral de Santiago