On Joseba Segura Bilboko gotzainak arratsaldeko bostetan eskolapioen ikastetxetik abiatu zan Bakearen aldeko 42. ibilaldian parte hartu eban joan dan zapatuz, urtarrilak 31. Gotzainaren parte-hartzeak amaiera bikaina emon eutsan aurton Itaka-eskolapioak fundazinoaren 25. urteurrena ospatzen diharduan heziketa- alkarte honen eskutik ospatu dan aste esanguratsuari.
Hogeta bost urteko esperientzia bakearen aldeko konpromisoan.

Egun berean, goizez, “Berrarmatzearen ordezko aukerak eraikiz” jardunaldia ospatu zan ikastetxean bertan, Bake goldeak / Arados de Paz alkarteak antolatuta.

Abadegaiak Lekeition
Bilboko eleizbarrutiko abadegaiek konbibentzia egin dabe asteburuan.
Zapatuz bisita egin eutsen eta Eukaristia ospatu eben kostaldeko herriko klausurako monjen alkarte biei, agustindar eta domingotarrei. Gero, Jose Agustin Maiz Andra Mari basilikako parrokoagaz izan ziran.




Bakearen aldeko ekitaldia, Durangon
Indarkeriarik ezaren egunez, Pastoral Barrutian dagozan Kristau Eskolako ikastetxeek -Jesuitak, Maristak, Nevers eta San Antonio- bat egin eben bakea aldarrikatzeko.

Batxilergoko ikasleek munduan indarrean dagozan gatazkak aztertu ebezan aurretik eta Andra Mari eleizpara hurreratzen ziranei azldu eutsiezan jatorriak eta ondorioak. Amaieran azaldu ebenez, “jarduera honen bidez, gazteen bake-egarria agertu gura izan dogu”.

Bakearen aldeko ekitaldia, Portugaleten
Urtarrilaren 30ean, barikuz, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko egunez, Portugalete Pastoral Barrutiko (PB) Karmengo Ama eta Santamaria ikastetxeetako lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek jentaurreko ekitaldia ospatu eban Santa Klara kultur-etxean.
Ikasgelan batera jarri eben lehenengo euren lanaren emaitza eta “violentovirus” dalakoak eta euren aurkako txertoak atzeman ebezan. Agiria irakurri eben jentaurrean, euren bizigiroetan, eta batez be eskolan, jbakezko jarrerak sustatzeko konpromisoa hartuz eta munduan bakea hedatzeko dei eginez guztiei.

Maria Jose Blanco alkartearen berben ostean, “Siente la paz, bat bakea” abestuz emon eutsoen amaiera ekitaldiari.
Katekesiko neska-mutikoek be landu egen heziketa-proposamena, jardueragaz bat eginez.

Heziketarako PBko mahaitik antolatu eben jarduera hau. Mahai horretan, PBan dagozan Kristau Eskolako hiru ikastetxeetako -Karmengo Ama, Santamaria eta Javerianoak- zuzendariak, Sergio Buiza lurralde bikarioa eta PBa bera dagoz.

Bakearen aldeko ekitaldia La Peñan
La Peña parrokiako gazteek Bakearen Eguna ospatu eben atzo, “Bakea egunero ureztatzen da” goiburuaren haritik. Auzotarrek be bat egin eben ekimenagaz, “batasun eta itxaropenezko giroa sortuz”.
Zuhaitz sinbolikoa zeinu nagusitzat hartuz, partaide bakotxak bere bake-zeinua jarri eban bertan: “Eguneroko ekintza txikiakaz hazten dan eta bakea danon arteak eraiki behar dogula gogoratzen deuskun zuhaitza”.

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo Fruizen ospatu zan Eukaristian eta zapatuz Itaka-eskolapioen Bakearen aldeko astearen amaierako ekitaldian parte hartu eban.


Asteburuko erretiroa Larrea-Zornotzan
“Izan gaitezan bakearen zabaltzaile” goiburuaren haritik ospatu zan erretiroa, eleizbarrutik hainbat lekutako 28 lagun batu zalarik.
Felix Larrondok eta Ana Berrizbeitiak gidatu ebezan otoitzaldiak eta zapatuz leku berean egozan La Peñako taldeagaz batera egon ziran.






Atzo -domeka- Bokazinoaren Pastoraltzako Esti Duranen eskutik tailerra garatu zan, “munduaren aurrean emoten dogun lekukotasun sinistedunean sakontzeko”.
Afrikar meza
Afrikar alkarteak hileroko meza ospatu eban atzo San Anton eleizan 17:00etan. Hildakoen urteurrenak ospatu ebezan.
Gero kopau bat hartu eben alkarregaz








