Garizuma-aldiko ibilbidearen hasiera Bizkaian:
‘Basamortutik Jerusalemera”, 2026ko Garizuma-aldirako jardunbidea
“Basamortutik Jerusalemera” ibilbide sinbolikoak domekaz domeka bide hori egite proposatzen dau. Liturgiarako ordezkaritzak prestatutako laguntarrietan, oharrak, otoitzak eta keinu bisualak jasotzen dira, aldi hau alkartean bizitzeko aukera emonez.
Bilboko eleizbarrutiak Garizum-aldiko ibilbidean lagun egiteko liturgia lagungarriak eta lagungarri bisualak argitaratu ditu web honetan Liturgiari eskeinitako sailean.
Leon XIV.a Aita Santuaren mezua Garizuma-aldirako:
«Entzun eta barau egin. Garizuma, bihotz-barritzeko aldia» Leon XIV.a Aita Santuak 2026ko Garizuma-aldirako idatzi dauan mezua: Hemen.
Kulturarteko Garizumako erretiroa:
Zapatuz, kulturarteko Garizumako erretiroa ospatu zan Bilboko Arrupe Etxean, “Caminando tejiendo comunión. Batera” goiburuaren harira, “kultur alkarteetako, talde eta parrokietako kideak” batu ziralarik. Teo Vedruna ordenako lekaimea gidari zala, “entzutea lantzeko eta hausnartutakoa batera jartzeko aukera izan zan”.
Bermeo:
Hauts-egunez, Bermeoko hiru parrokiak otoitzaldian batu ziran, 18:00etan, Santa Eufemian, eta martxoaren 4an, Elo Braceras Basurtuko ospitaleko kapilautza-taldeko kidearen berbaldia izango dabe: “Jainkoa gaixoaldian”.
Hauts-egunez, Santa Eufemia parrokian egin eben ospakizunagaz emon eutsoen hasiera Garizuma-aldiari. Jaieguna zanez, familia osoak batu ziran, guraso eta seme-alabak, aitite-amama eta ilobak, EBI sareko Sagrado Corazón ikastetxeko andereñoak…, sendi eta etxeko giroan. “Jainkoaren Hitza entzun eben, hautsa ezarri zan eta indarbarritu egin ziran Jainkoaren deiari eskuzabaltasunez eta alkartean erantzuteko”.
Deia dozu! Garizuma bizi!
Telefonoaren ikurraz baliatuko dira Garizuma-aldiko otoitzaldi, berbaldi eta ospakizunetarako deialdiak egiteko. Hona hemen Bermeoko ospakizunean parte hartu ebenek esandakoak:
“Llamada de Dios. Regalo de Dios. Enciende el teléfono móvil de tu corazón”. “Que no te pille sin batería. Tómate un tiempo para rezar. Para hablar contigo mismo. Para oír la Palabra del Señor. Para cuidarte”. “Que no te sorprenda enredado, con la agenda a rebosar con un sinfín de cosas. Necesarias. Importantes. Pero sin olvidar tomarse un tiempo. Tomarse tiempo para realizar otras tareas. Visitar a los enfermos. Hacer las paces. Compartir lo que tienes y lo que eres. Dinero, ropa, amor, escucha, tiempo”. “Que no te atrape sin cobertura. Fuera de la red. Aumenta la relación con la comunidad, con la parroquia. Hacemos el camino con los hermanos. También el camino de la conversión de los corazones”. “Que no te pille con el teléfono apagado. ¡Tienes una llamada! Regalo de Dios. Cuarenta días para mirar hacia dentro, para acercarse al hermano y al pobre, para disfrutar del abrazo de Dios. Para sentir su cariño”.
Plentzia:
Ikusgai dago Plentziako parrokian Playmobyl irudiez egindako Garizuma eta Pazko-aldiko irudikapen berezia. GARIZUMA JESUSEGAZ. PAZKOA JESUSEGAZ da bere izenburua.
Umeei eskeinita dago, fededunontzat hain garrantzitsua dan aldi hau ezagutu dagien, baina helduentzat be bada, parrokiatik azaltzen dabenez, “ume bihurtzen gara-eta Jaunarengana hurreratzeko”.
Astelehenetik barikura bisitatu daiteke, 17:00etatik 18:45etara. Zapatuz, 17:00etatik aurrera eta domekaz, 12:00etatik aurrera.






