25-02-2026 Miércoles, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) kideek zuhaitzak landatuko dabez domekaz Urdaibain
25.02.2026

Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) kideek zuhaitzak landatuko dabez domekaz Urdaibain

Datorren domekaz, martxoak 1, EKO-ACG mobimentuak zuhaitzak landatuko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Lurgaia alkarearen eskutik eta deialdia egin dau jenteak parte hartu dagian. Joan dan urtarrilaren 18an egitekotan ziran ekintza hau, baina bertan behera itzi behar izan eben eguraldi txarragaitik, eta asteburu honetan egitea erabaki dabe. Izena emon eta gozatu domeka goizerako plan bikain honetaz. Goizeko 9:30etan da hitzordua Kurutze Santua ermitan (Muxika).

“Krisi ekologikoa barruko aldaketa sakonerako deia da… Jainkoaren egintzaren babesle izateko bokazinoa bizitzea kristau esperientziaren funtsezko atala da” (Laudato Si), 

Jarduera hau EKO-ACG mobimentuak, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren (EEE) jardunbideetako bati erantzunez, bihurtze ekologikoaren inguruan egiten diharduan kanpainako ekin aldiari dagokio. Partaide diran UMOFC (Emakume Katolikoen Erakundeen Munduko Batasuna) dalakotik egin zan deiari erantzunez sortu zan ekintza hau:

“La plantación de árboles es una iniciativa vital para mejorar nuestro medio ambiente y combatir el cambio climático. Al participar, no solo contribuimos a un futuro más verde, sino que también ayuda a crear un sentido de comunidad y conexión entre nosotros. Cada árbol que plantamos desempeña un papel crucial en la mejora de la calidad del aire, proporcionando un hábitat para la vida silvestre, reduciendo la erosión del suelo y embelleciendo nuestro entorno. Cada contribución cuenta y juntas podemos marcar una diferencia significativa. ¡Unámonos para cuidar nuestro planeta y dejar un legado duradero para las generaciones futuras!”

Aurrekoan izena emoteko aukerarik izan ez bazenduan eta orain joan gura badozu bere landaketan parte hartzeko izena emoteko orri hau. “Oraingoan eguraldia lagun izango dogulakoan, zatoz familian eta emon jarduera honen barri zure alkartean”.