Orain dala hamahiru urte inguru, EDSaren esaldi esanguratsuak parrokietan ipintzen edo parrokietako orrien bidez zabaltzen hasi ziran. Hilero, esaldia aukeratu eta bialdu egiten zan; orain, etenaldiaren ostean, ekimena berreskuratu da eta hilabete honetan be zabaldu da esaldia:
“Are behartsuagoak dira baztertzea, tratu txarra eta indarkeria jasaten duten emakumeak, beraien eskubideak defendatzeko aukera gutxiago izaten baitute sarritan”.
(Evangelii Gaudium. 2013. 212. zenb.) Frantzisko Aita Santua
Maite Valdivieso Langile Pastoraltzako kideak aurkeztu dau ekimena: “XXI. mendeko bigarren laurdenean gagoz eta herrialde bakar baten be ez dira itxi gizonen eta emakumeen arteko arrakala juridikoak. Horixe nabarmentzen da “Zuzentasunerako argia” otsaileko agerkarian. “Aizu!!!” agerkariaren 100. alean, M8a dala-eta kaleratutakoa, errealitate horen datuak eta eskaria jasotzen dira: Emakume eta neskato GUZTIENTZAT. Eskubideak. Zuzentasuna. Ekintza!”.
Taldeetan, parrokietan, gure bizigiroetan lantzeko eta zabaltzeko lagungarriak: https://bizkeliza.org/evangelizacion/caridad-y-justicia/areas-pastorales/pastoral-obrera/
Valdiviesok, gainera, deialdia egin dau: “Ez ahaztu, parte hartu egizue martxoaren 5ean, 18:30etan, Balmasedan ospatuko dan “Lorratz biziak – Huellas en comunidad” ekitaldian”.






