09-03-2026 Lunes, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiaren omenaldia emakumeari: autorpena, aldarrikapena eta kultura
09.03.2026

Eleizbarrutiaren omenaldia emakumeari: autorpena, aldarrikapena eta kultura

Bilboko eleizbarrutiak aldarrikapena eta oroitzapena egiten dihardu Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta. Eleizbarrutiko hanbat parrokia eta erkundetan egin dabez ekitaldiak bardintasunaren aldeko borroka, dagoeneko gure artean ez diranen osoitzapena eta egunez egun alkartea eraikitzen dabenenganako esker ona buztartuz. Eleiz Museoan, "Emakumeak artean" erakusketa dago ikusgai; Balmasedan, Zornotzan, Sestaon, Igorren, Bermeon, BIlbon..., eta EBI EBI sareko 18 ikastetxeak dagozan lekuetan, M8 ospatu da. 

Joan dan eguenez, martxoak 5, II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatu zan Balmasedako Klaret antzokian. Lehenengo aldiz, ekitaldia uriburutik kanpo egin zan, hain zuzen be Enkarterrin eta atsekabez.

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala, omenaldi beroa egin jaken emakumeei gogoan izan eben Xabi 21 urteko gaztea, Santanderreko zoritxarreko ezbeharrean beste gazte batzukaz batera bizia galdu ebana. 

Alkarteak bat egin eban atsekabe eta itxaropenean


Emakumeen arrastoa Zornotzan eta Bermeon

Esker ona eta bategitea nabarmendu dira eleizbarrutiko beste hainbat lekutan be. Zornotzan, Andra Mari parrokiak esker ona adierazo eutsen Eukaristian Gloria Paniagua eta Mari Feli Arrizabalagari, alkartean eta eleizbarrutian “arrastoa itzi daben eta izten jarraitzen daben” emakumeei. Ekitaldian, arrastoaren irudikapen sinbolikoa emon eutsien: “Jaso bihotzez parrokiaren esker ona eta txalo zaparrada hau. Eskerrik asko“, adierazo eutsien eleizan batutakoek. 

Zornotzako parrokia M8
Zornotzan omendutako emakumeak eta alkarteko kideak

Bermeon, berrogeta hamar gizon eta emakume inguru batu zan Santa Eufemia parrokian, Erroxapek deituta. Erroxape abesbatzak girotutako ospakizunean, hildako bazkideak gogoan izan ebezan. Sonia Caritaseko langileak esku-hartu eban Caritas Bizkaia erakundearen martxoaren 8ko aldarrikapena bere egin eta ahuleziazko egoeran dagozan emakumeen errealitatean arreta jarriz. Ekitaldiaren ostean, kalejira eta bazkari herrikoia ospatu ziran, partaideek bikaintzat jo eben egunari amaiera emoteko.

Hurrengo hitzorduak: Sestao eta Igorre

M8aren inguruko ekitaldiek jarraipena izango dabe, hain zuzen be, datorren zapatuz, martxoak 14, Sestao Pastoral Barrutian, non jardunean diharduen 5 emakume omenduko dabezan, Andra Mari parrokian, euren ardura eta konpromisoa nabarmenduz.

Bezperan -martxoak 13, barikua- Igorreko parrokian egingo deutsie omenaldia emakumeei, 18:00etan hasiko dan ekitaldi irekian. 

Emakumeak artean

Gainera, Bilboko Eleiz Museoak jarduera interaktibo barria jarri dau martxan: “Esku ikusezinak”. Martxoaren 6tik 31ra, bildumako artelanak ikuspuntu barritik, hau da artelanotan agertzen diran emakumeen ikuspuntutik ,ikusteko jarduera da.

Gaztelaniazko eta euskerazko QR kodeen bidez, bigarren solairuko sei artelanetan irudikatutako emakumeen irudizko ahotsa entzun daiteke. Museotik azaldu dabenez, “emakumeon aurrean geratzeko eta irudikatu ebezan unean zer pentsatu edo sentituko eukien irudikatzea eragin gura dau ‘Esku ikusezinak’ ekimenak”. Jenteak emakume honeei zuzendutako mezu txikiak idazteko aukera be badago, holan “iraganaren eta orainaren arteko solasaldiari ekinez”.

Balmasedan, Bermeon, Eleiz Musoeon, bardintasunaren eta emakumearen autorpenaren aldeko borrokak aurpegi asko eta sustrai bera dauala erakutsi gura dau Bilboko eleizbarrutiak: zuzentasun eta senidetasun handiagoko alkartea eraiki.

Las dos mujeres reconocidas en Amorebieta mostrando la `Huella´ que se les regaló

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: M 8