17-03-2026 Martes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Semillas de Kivu” dokumentalaren inguruko zine-foruma, bihar Indautxun
17.03.2026

“Semillas de Kivu” dokumentalaren inguruko zine-foruma, bihar Indautxun

"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma ospatuko da bihar, martxoak 18, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokian. Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, lurralde osoan eragina dauan garazka armatuaren erdian, zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokan diharduen emakumeen errealitatea ezagutzera emoten dau dokumental honek. Ekitaldian izango dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Bernard Lokavu Kasongo (Kinshasa) eta Patient Batumike Baderha (Bukavu) jatorriz Kongoko Errepublika Demokratikokoak diranak.

«Semillas de Kivu», dokumentalak lehenengo saria jaso eban metraje laburreko dokumentalare narloan, Goya sarien 39. ekitaldian.

Zain gaukazua:

Karmengo Ama parrokiako areto nagusian (Indautxu)

Martxoaren 18an, eguaztenez, 18:30etan

SARRERA DOAN

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: