09-04-2026 Jueves, I semana - pascua
09.04.2026

A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe

Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko. 

Gaur egun, San Joakin Probintziak alkarteak ditu Espainia eta Afrikan eta fraileak ordenaren zerbitzura Perun eta Txilen. 

Biografia-datuak

Aita Jon Korta Zumaian jaio zan 1980ko maiatzaren 18an eta 1998an sartu zan karmeldar oinutsen ordenak. Vitoria-Gasteiz, Salamanca eta Erroman egin ebazan filosofia- eta teologia-ikasketak eta 2006an egin zan abade Donostian.

Teologia Espiritualean lizentziatua Pontifize Unibertsitate Gregorianotik, Erroman egon zanean alkarlanean jardun eban informazino erlijiosoan espezializatutako hainbat komunikabidegaz. Vatikanoko hainbat barri emon eban, besteak beste hainbat konklaberen inguruan.

2008tik hasita, La Obra Máxima misino-aldizkaria zuzentzen dau. Nazinoarteko agerkari honek, han eta hemen garatzen diharduen egitasmoak koordinatzeko baliagarri izan diran karmeldar misinoen barri emoten dau.

Egonaldia Bizkaian

Amorebieta-Etxanon garatu izan dau pastoral ibilbidearen zati garrantzitsua. 2009 eta 2014 bitartean, pastoral koordinatzaile izan zan El Carmelo ikastetxean eta laguntzaile espiritual Karmengo Ama ikastetxean. Beranduago, 2014 eta 2017 bitartean, zerbitzu hori eskeintzeaz gainera, gogarte etxearen zuzendaritza bere gain hartu eban, heziketa eta pastoral lan bizi-bizia garatuz herrian. 

Eukaristia Larrean (Amorebieta-Etxano)

2017an, Donostiako karmeldar alkarteko kontseilari probintzial eta nagusi izendatu eben eta gotzain bikario eleizbarruti bereko biziera sagaraturako. 2023tik aurrera, Nafarroako San Joakin Probintziako nagusi da eta orain kargu horretarako berrautatu dabe.

Jon Korta, en el centro de la imagen junto a otros religiosos de la orden

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Carmelitas