Lapikok janaria berreskuratzeko eta aukerak sortzeko eredua sendotu dau, 35.000 kilo janaritik gora berreskuratuz.
Lapikok 35.000 kg janari baino gehiago berreskuratu dau 2026an, Bizkaian gizarte-laneratzearen aldeko apustua indartuz. MANA –etorkizuna biztuz egitasmoaren bitartez, “Bizkaian lanean jarraitzen dogu janari-aprobetxamendua gure jardueran txertatzeko eta jardute honeek gure inguruko premina eta aukerei egokitzen ikasteko”, azaldu dabe Lapikotik.
Soberakinak inklusinorako bide, gizon-emakumeek lan duina eskuratzeko bide, izan daitekez.
Janarien Galera eta Alperrik galtzearen inguruan Kontzientziatzeko Nazinoarteko Egunean, dei egiten jaku, bata dala, bestea dala, eta ondo aprobetxatzeko modukoak izan arren, ohiko merkataritza-kanaletatik kanpo geratu daitekezan janarien balioaren inguruan gogoeta egin dagigun.
Bizkaian, Lapiko Catering enpresa MANA egitasmoaz baliatzen da janari honeek euren gastronomia-jardueran txertatzeko era profesional, seguru eta moldagarrian. Janarien ekoizpena eta ekonomia-jardueraren sorkuntza eta gizarte-laneratzerako aukerak lotu gura dabez.
2026an, irailaren 15era arte, Lapikok 35.215 kg janari berreskuratu ditu, urtea amaitu baino lehen aurreko ekitaldian berreskuratutako kopurua gaindituz. Gastronomia-lerro desbardinetan txertatzen da berreskuratutako hori. Era askotako produktuak berreskuratzen dabez: %28 produktu lehorrak, esate baterako, egoskariak, arroza edo pasta; %25, esnekiak; %17, fruta freskoa; %15, barazki freskoak; %9, snack, edari eta beste hainbat produktu, eta %6, ogia.
Lapikok bere gastronomia-jarduerako lerro desbardinetara zuzentzen ditu produktuok, euren ezaugarri, iraupen-baldintza eta aprobetxatzeko aukeren arabera. Aitatutako janariok bideratzeko, hainbat bide ditu, besteak besee: Caritasen gizarte jantokiak Bilbon eta Barakaldon, Somorrostro ikastegiko kafetegi-zerbizua eta bere catering zerbitzuak.
Gizarte jantokiak
Caritasen Bilboko eta Barakaldoko gizarte jantokietan, egunean 300 menu inguru prestatzen da: lehenengo platera, bigarrena eta postrea, urteko 365 egunez. Urteera anitz honeei esker, berreskuratutako janariak egokitzeko aukera izaten da. Gainera, zera erakusten da: janari-aprobetxamendua, soberakinak jasotzea baino gehiago dala, plangintza, logistika, harrera, aukeraketa, biltegiratzea, moldagarritasuna, sukaldea eta taldeen arteko koordinazinoa eskatzen ditualako.
Gizarte-laneratze enpresa
2026ko otsailaren eta uztailaren bitartean, janariak berreskuratzeko jarduera honetan, lagun bat egon da egituran eta gizarteratze-laneratze programako langile bi. Irailaren amaieran, azken multzo honetako beste langile bat sartuko da jardueran. Gainera, Lapikok beste lanpostu bi beteko ditu arlo honetan Lanbideren bidez.
MANÁ – Etorkizuna biztuz Caritasek bultzatutako eta Plus Europako Gizarte Funtsak (FSE+) finantzatutako egitasmoa da. Bartzelonan, Formacio i Treball, Bizkaian Lapiko Catering eta Albaceten Fundación El Sembrador dira garatzen dabenak. oraindik balioa daben janariak berreskuratzeko bide dan elikagai-aprobetxamendurako eredua finkatu, egokitu eta zabaldu gura da, dalako janari horreek gastronomia-jardueretan txertatuz. Era berean, heziketa, lan eta gizarte-laneratzerako aukera sortu gura ditu, esperientzia hau beste lurralde batzuetara zabaltzea ahalbidetuz.







