On Joseba Segura Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzareko Gotzain Batzordeko presidenteak alkar-meza emongo dau bihar DOMUNDaren mendeurrenean. Eukaristia, Gasteizko Maria Sortzez Garbia katedral barrian ospatuko da 10:30etan, On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina buru dala eta zuzenean emongo da RTVE katean.
On Joseba Segura 2024ko martxoaren 5etik da Misinoetarako Gotzain Batzordeko buru eta Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorreko kide da. Bilboko gotzaina altaran egotean, sustraiak Euskal Herrian dituan mendeurrenaren alderdi nazionala azpimarratzen dau.
Bizkaitarra DOMUNDaren jatorrian
Ospakizunak Angel Sagarminaga Igorreko abadeari omenaldia egingo deutso. Sagarminaga izan zan Espainian misino-sustapenaren bultzatzaileetako bat eta berak asmatu eban DOMUND izena.
Sagarminaga Bizkaian jaio zan eta Gasteizko eleizbarrutian izan zan abade orain dala ehun urte Bizkaiko lurraldea eleizbarruti horren barruan egoan-eta. Bilboko eleizbarrutia 1949an sortu zan.
Horregaitik, Gasteizen ospatuko da mendeurreneko ekitaldi nagusia. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa dira misino-bultzada haren oinordeko.
Bizkaian oso ezaguna dan pregoilaria
Oscar de Marcos Alaveseko futbolari ohi eta Athleticeko kapitain ohiak egin eban pregoia. De Marcosek misinoagaz dauan lotura azaldu eban, salestar misiolariek Togon egiten daben lana zuzenean ezagutze dauala adierazoz.
Bere lekukotasunaren bidez, mugetatik harago doan errealitatea agertzera emon eban eta alkartasuna, beste kultura batzukaz alkartzea eta behartsuenen aldeko konpromisoak pertsonen begirada eta bizitza aldatu daikela adierazo.
Gehiago jakiteko eta Oscar de Marcosen pregoia osorik: hemen







