21.10.2026

Pepa Torresen “Guiadas por el deseo” liburuaren aurkezpena

Gaur, 19:00etan, Pepa Torresen  "Guiadas por el deseo. (Itinerario de amor y projimidad)" liburua aurkeztuko dabe Arrupe Etxeko areto nagusian (Aita Lojendio, 2. Bilbao). Idazleagaz batera, Amaya Modrego Berrizko Mesedetako Misiolari eta Barnezabal egitasmoko partaideak Edith Ulloa laiko eta Bilboko Loiola Zentroko arduradunak jardungo dabe eta Ana Moreno Bilboko Loiola Zentroko arduraduna izango da moderatzailea. 

Liburu honetan, Pepa Torres Perezek Inazioren espiritualtasuna bazterretako taupadakaz lotzen dau, iparrorratza eskeiniz Jainkoa egunerokotasunean eta zuzentasunaren aldeko borrokan bilatzen dabenei. Madeleine Delbrel, Juliana de Norwich eta Hadewijch de Amberes bezalako mistikoen jakinduriaren bidez, Trorresek Jesusengan oinarritutako errukiaren praxia proposatzen dau.

Pepa Torres

 


 

Pepa Torres 

Lekaide, teologo eta gizarte hezitzailea. Aktibista batez be feminismoagaz eta etorkinen eskubideen aldeko lanagaz zerikusia daben gizarte mobimentuetan. Interlavapies Languntzarako Sareko eta Ignaciar espiritualtasuneko Miryam Sareko kide da, besteak beste. Cristianisme i Justiciagaz lotura estua dau.

www.bizkeliza.org

Pepa Torres

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Jakinbide