Fundazinotik azaldu dabenez, ekitaldiaren helburua, beteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufungako misinoko gorabeheren inguruko zuzeneko informazinoa jasotzea da, martxan dagozan egitasmoak aztertzea eta «ADISKIDE ZINTZOA» autormena egitea. “Los valores fundamentales de fraternidad y respeto a la diversidad encarnan nuestro compromiso con los demás. Refuerzan nuestra capacidad de actuar de forma solidaria con quienes más lo necesitan”.

Xabier Goikouria misiolariak be parte hartuko dau ekitaldian. Bilbon da egun batzuk pasatzen eta laster bueltatuko da Kongoko Errepublika Demokratikora, hain zuzen be 60 urtez bere bizileku eta jardunleku dan Likasira.
MUFUNGAREN ADISKIDEAK FUNDAZINOA
Kongoko Errepublika Demokratikoko Katanga probintziako Murungako misinoaren garapena eta sustapena da ‘Mufungaren Adiskideak’ fundazinoaren helburua. Horretarako eta bertako herritarren bizimodua hobetzeko, hainbat egitasmotan laguntzen dabe, beste hainbat arlotan, esate baterako, osasuna, lehen eta bigarren hezkuntza, bekak unibertsitateko ikasleentzat, pastoralgintza, nekazaritza (aitzurren kanpaina), azpiegiturak…







