Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Manu de las Fuentes: zelan bizi fedea pobreen ondoan
12.11.2026

Manu de las Fuentes: zelan bizi fedea pobreen ondoan

Pobreen Munduko Eguna ez da azaroaren 15ean, domekaz, amaituko. Hurrengo eguenean, azaroak 19, Manu de las Fuentes abadeak "Lekuko pobreakaz biziz" berbaldia eskeiniko dau Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), 18:30etan. Saioa Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) egitarauan sartuta dago, sarrera doan da eta ez da aurretik izenik emon behar.

Hizlariak Leon XIV.a aita santuaren mezua, Pobreen Munduko X. Egunerako idatzitakoa, “Jauna da errukarriaren gordeleku”, nork bere giten lagundu gura dau. Aita Santuak sufritzen dagozanen aurrean agertzen dan axolabakotasuna salatu dau eta De las Fuentesek sufritzen dagozan horreekaz batera zelan lekuko izan gaitekezan hausnartuko dau. Begirada espirituala, alkartzera garoazan begirada proposatuko dau, Aita Santuak lez.

Manu Moreno, Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko ordezkariak dei egin deutse parrokia, talde eta alkarteei ekimen honetan parte hartu dagien. Bere ustez proposamen esanguratsua da “para seguir siendo testigos y lograr que el Señor sea, de verdad, refugio para las personas pobres”.

Pobreen Munduko Eguna
Pobreen Munduko Eguna

Berrogei urteko zerbitzua

Manu de las Fuentesek 40 urte inguru daroaz abade lez Bilboko eleizbarrutian. Gaur egun Rekaldeko (Arraizpe Pastoral Barrutia) parroko da. Rekaldera joan zanean egin eutsen alkarrizketan emon ebazan bere biografiaren datuak. 

Bere ustez, Eleizak auzoan egon behar dau, «con humildad trabajando con otros y con actitud de servicio». Baina egote horrek auzoko eguneroko bizitzan txertatzera deitzen gaituan Jesusegaz bat egitetik sortuko da.

Jardunaldia prestatzeko lagungarriak: hemen..

Manu_de las_Fuentes