Bizkeliza 5 Fede-zabalkunde eta Katekesia 5 Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. eta II. bikaritzetako ekitaldia Barakaldon: “Gure egitekoa barriztatu”
16.11.2026

Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. eta II. bikaritzetako ekitaldia Barakaldon: “Gure egitekoa barriztatu”

Berrogeta hamar lagun baino gehiago batu zan zapatuz Fede-zabalkunde eta Katekesirako I. eta II. bikaritzetako eragileen urteko batzarrean. Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Barakaldoko Sortzez Garbia ikastetxean batu ziran Javi Garcia eleizbarrutiko abade, Artxandape PBko moderatzaile eta Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) eleizbarrutiko kontsiliarioa gidari zala. 

“ESPIRITUdun laguntzaileak” goiburuaren harira, dei egin jaken partaideei sakondu egien eta suspertu eitezan. Goizez, norberak “4Rs” dalakotik garatzen dauan egitekoa kontrastatzeko aukera izan eben.

  • Recibir – Jaso: Jesusengandik datorren eta bidean aurkitzen doguzanei begira jartzen gaituan egitekorako deia

  • Reconocer – Autortu: adorea galtzera garoezan nekeak, baina, batez be, Emauseko ikasleei lez, bihotza sutan jarten deuskuezan uneak.

  • Reencontrar – berraurkitu, gure egitekoa zentzuz eta argiz betetzen daben gertaera garrantzitsuak, esate baterako, maitasuna, entzutea, begirada edo agerpena.

  • Renovar – barritu, lagun egiteko eta egiteko hau bizitzeko era erabarritu.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako eragileen batzarra Barakaldon

I. eta II. bikaritzetako Pastoral Barrutietako kideeek, haurren katekesiko, sendotzako katekistek, gurasoen laguntzaileek eta gazte eta helduen erreferentzia taldeetako laguntzaileek parte hartu eben. Honeekaz batera, bateo eta familia pastoraltzako eragileeek eta ikastetxeetako pastoral taldeetako kideek. Sergio Buiza bikaritza bietako bikarioak be parte hartu eban batzarrean.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako eragileen batzarra Barakaldon

“Una ocasión para recuperar la ilusión, compartir y enriquecerse de las experiencias y recordar que acompañar a otras personas también es un camino de crecimiento y conversión de una misma”.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako eragileen batzarra Barakaldon