Euren migrazino-prozesuetan egunero sortzen jakezan zalantza eta zailtasun administratiboak konpontzen saiatzeko antolatu zan saioa.
Gemma Escapa Caritaseko zerbitzu juridikoko abokatuak erregularizazinorako jardunbideak azaldu ebazan. Errolda, lan- edo egoitza-baimenak eta beste hainbat gairen inguruko zalantzak argitu ebazan, hau da, “migratzaileei kezka handia eragiten deutsien” gaiei buruz.
Sestaoko Caritas Labariega harrera-gunean egunero askotariko egoerei aurre egiten deutsien boluntarioek be parte hartu eben.






