Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Emakumearen aurkako indarkeria Ezabatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna: “Asko dago egiteko”
25.11.2026

Emakumearen aurkako indarkeria Ezabatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna: “Asko dago egiteko”

Azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako indarkeria Ezabatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Langile Pastoraltzak Aizu!!! agerkariaren ale barria argitaratu dau. Beste alde batetik, eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko Sopuertako San Viator ikastetxeak berbaldia antolatu dau pornografiak eta gizarte sareek gazte-jentearengan daben eraginari buruz. Gaur izango da, 17:00etan, Sopuertako antzokian. 

Aizu!!! agerkarian, gai honen inguruko datu ugari jaso da: Euskal Autonomia Erkidegoan, 2026ko urtarrilaren eta urriaren artean, 4.814 emakumek salatu dabe indarkeria matxistaren kasuren bat. %19,5 familian bertan jasan dabe indarkeria eta %11,8k sexu askatasunaren aurkako delituak. Hogeta hamaika emakumek bizkartzaina daroe.

Estatuan, 45 emakume hil dabez 2026an; 1.386 emakume 2003ko urtarrilaren 1etik gaur arte.

“Jakin badakigu -irakurri daiteke Aizu!!! agekarian- egutegiko egun bakarra ez dala nahiko indarkeria matxista ezabatzeko eta egunez egun aurre egin behar deutsaguna indarkeria horri. Lagungarri izango ahal da hausnartzeko, zalantza egiteko, salatzeko, konprometitzeko, lagun egiteko…”

Aizu!!! agerkaria osorik: hemen.

Otoitzaldia, “Gure Hitza” emakume kristau eta feministen alkartearen eskutik.

“Emakumeen aurkako indarkeriaren ezabatzearen alde”.

Astelehenez ospatu zan, jesuitek Bilbon daben egoitzan.

A25

Berbaldia Sopuertan

A25 dala-eta, Sopuertako San Viator ikastetxeko Hezkidetza sailak berbaldia antolatu dau: «Pornografia eta gizarte sareen eragina», Ismael Lopez Fausteren eskutik. Gazteek ingurune digitalean aurkitzen dabezan erronken inguruko gogoeta eragin gura da. 

Lopez Fauste kazetari-ikertzaile, soziologo eta aktibistak hamar urtetik gora daroaz industria pornografikoko gehiegikeriak ikertzen eta salatzen. Askotariko kontuak aitatukod itu: hipersexualizazinoa gizarte sareetan, mendekotasuna sortzeko mekanismoak eta algoritmoen eragina gaztetxoen kontsumo-ohituretan. AAren erabileratik eratorritako arrisku barriez be jardungo dau, esate baterako deepfakes dalakoen edo irudiak baimen barik manipulatzearen inguruan. 

Gura daben guztientzat da berbaldia, 17:00etan Sopuertako antzokian ospatuko dana. Sarrera doan.

“Alkartuta – Nahikoa da!”

www.bizkeliza.org