Trujillo Garaiak hartu-emon estua dauka gure Eleizbarrutian, azken urteetan hemengo misiolari ugari izan dalako bertan.
Aitor Esteban abadea da misiolari horreetako bat eta uda honetan be han izan zan Trujillo Garaiko lehenengo parrokiaren, Jesus Solidario deitutakoaren, 20. urteurrena ospatzeko, bera han zala inauguratu zan-eta. Estebanek «Alkarren Barri/Comunicación» aldizkariari eskeinitako alkarrizketan, Trujillo Garaian emondako urteak gogoratu ebazan: «Como esto es la periferia urbano marginal, esa zona inicialmente dependía de una parroquia llamada Río Seco, pero que no estaba en ese distrito». 2006an sortu zan lehenengo parrokia.
Aitor udan izan zan Perun Imanol Elolagaz batera. Azken honek orain dala hamar urte inguru ekin eutson bere ibilbide misiolariari Ipar-Hegoaldea ikastaroa eginez (2012-2013). Beranduago, Ekuador, Mozambike eta Ghanan egon zan. Aitor, bere aldetik, hiru urte egon zan El Salvadorren eta hamabost Trujillo Garaian (Peru).






