22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Txomin Bereciartua, gizarte, kulruta eta pastoral ekimen askoren bultzatzailea
25.03.2023

Txomin Bereciartua, gizarte, kulruta eta pastoral ekimen askoren bultzatzailea

Eguenez hil zan Bilbon Txomin Bereciartua Aramburu Eleizbarrutiko abadea, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, martxoak 27, ospatuko da, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. 

Txomin Bereciartua, Bilbon jaio zan 1929.eko ekainaren 24an eta 1953.eko ekainaen 28an egin zan abade Santiago katedralean. Hiru hilabete barru beteko ebazan 70 urte abade egin zanetik. 

Doktore Filosofia eta Letretan eta Teologian Comillaseko Unibertsitatetik, lehenengo eta behin Irazagorrian jardun eban pastoralgintzan ekonomo lez. Handik urte batzuetarak, Neguriko San Inazio parrokiako abade lagunkide izan zan eta beranduago Otxarkoagako Justo eta Pastor Santuak parrokiako abade lagunkide.

Hurko eta irekia

Ssoi horretan ezagutu eban Jose Luis Achotegui abadeak, bizilagun izan eban-eta Otxarkoagako alkartean. Achoteguiren esanetan, “Txomin Neguri-Algortatik Otxarkoagara etorri zan, bonbazia handian ebilen alkartetik alkarte askoz apalagora eta oparia izan zan berarentzat”. Talde berean egozan, besteak bese, Otxarkoagako abadeen alkartea osataen eben Diego Bergices -honegaz bateta buru-belarri jardun eban Lanbide Heziketarako ikastegia aurrera eroateko-, Fermin Gorostiaga, Jose Luis Achotegu eta Jesus Martin. Ondo moldatzen ziran euren artean eta ohikoa eben afalostean solasean jardutea. Achotegiren esanetan, abade-lagun “hurkoa eta irekia zan beti eukan zereginen bat: egiteko hau edo bestea, baztarrak…”. Une horretan eskaut mobimentuan egoan.

2017an, “Alkarren Barri / Comunicación” Eleizbarrutiko aldizkariak eskaut mobimentu katolikoaren Bizkaiko ibilbidearen inguruko erreportajea argitaratu eban, Txomin Bereciartua abadearen partaidetza nabarmenduz: 

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_239_b/8
https://www.youtube.com/watch?v=A7A4CgIsTU0
https://www.youtube.com/watch?v=GN1Ao5T9ct4

Parrokiak, eskaut mobimentua, Labayru…

1966 eta 1977 bitartean, bultzatu eta lagundu eban eskaut mobimentuko Eleizbarrutiko kontsiliario izan zan. Sasoi horretan, Txurdinagan eta Begoñako zabalgunean be egon zan. Hemendik Getxora joan zan, lehenengo, Andra Marri parrokiako abade lagunkide lez eta, ondoren, bertako abadeen taldeko moderatzaile lez. 1977tik hasita, Labayru Institutuko kide izan zan eta 1992tik aurrera, bertako presidenteorde.

1982tik 1991era, Bereciartua Portugaleten aritu zan pastoralgintzan, Andra Mari basilikako abadeen taldeko moderatzaile lez. Bero, Areetako Santa Ana parrokiako parroko izan zan. 

1982an sortu eban Novia Salcedo Fundazinoko presidente izan zan erretiroa hartu eban arte, horixe izan zalarik bere gain hartu eban azken ardura. Erakunde horretako ohorezko presidente izan zan hil zan egueraino, izan be, Begoña Etxebarria gaur egungo zuzendari nagusiak nabarmendu dauanez, egundoko garrantzia eta esanfura eban fundazinoak beretzat. Etxebarriak adierazo dauanez, “Txomin gizon handia izan da, bizitza osoa izan dau eta bizi izan dan lez agurtu da: baikor, pozik eta bakez”. Bere bokazino agortezina be nabarmendu dau: “eraiki, sortu eta eraldatu, aurrean aurkitzen eban guztia hobe egiteko”. Herriaren kalitatea pertsonak zirala sinisten eban eta bere ustez, “bizitza apustu erabakiorrak hartuz, erronka eta aukerei aurre egiten ikasiz, aurre eginez, zailtasunak gaindituz bizi” behar dogu, holan bakarrik hazi gaitekezalako pertsona lez. Bereciartuakgainera, Unesco Etxea, Euskal Herriko Unesco zentroa -irabazi asmo bako alkartea, 1991ean sortu ebena euskal eremuan Unescoren oinarri eta egitarauak sustatzeko- sortu eban beste batzukaz batera-

Kulturara eta gizartera irekita

Gaspar Martinez abade-lagunaren esanetan, “etenbako eragile” izan zan. Bilboko Eleizbarrutian, Eskaut mobimentua sustatu eban. Getxon, Andra Mari eleizaren erabarritzean partaidetza eraginkorra izan eban. Portugaleten, besoz beso jardun eban Udalagaz hainat egitasmotan. Eta Areetan, San Agustin ikastetxe zaharrean egoan lekuan kokatu zan Santa Ana eleiza barriaren eraikuntzan esku-hartu eban. 

Gaspar Martinez abadearen esanetan, “kulturara eta gizartera irekita egoan. Pastoralgintza kulturagazko hartu-emonean garatu eban”. Novia Salcedo Fundazinoaren kontuan, “gazteei garapenerako bidea emon nahi izan eutsen gizarte-lan momentu txarrean. Gazte iraun eban azkeneraino, freskotasun, gaztetasun eta ilusinoari eutsiz. Eta makina bat adiskide gazte izan eban, berak sustatzen eban jentea”. 

Beti baikor

Kepa Rekakoetxeak Txominegaz batera jardun eban Eleizbarrutiko Gazte Idazkaritzan, Labayru Institutuan, Novia Salcedo Fundazinoan, Unesco Etxean, Pax Romana-Baraindiaran Kristau Alkartean…

Keparentzat, Txomin, adiskidea izan zan, “lagun handia, beti baikor agertzen zana, garaipenetan eta porrotetan”. Rekakoetxeak bere alderdi eragilea nabarmendu dau eta beretzat Bereciartuagaz jardutea plazer hutsa izan dala: “Euskal abadea, fedea kulturan txertatzeaz eta eskaut mobimentuaren, Gazteen Eleizbarrutiko Idazkaritzaren eta parte hartu eban arlo guztien bidez fedea gazteei helarazoteaz arduratuta egoan. Lagun mina, abade geldiezina eta euskaldun peto-petoa. Gizon handia”.

Autorpenak

2005ean, Novia Salcedo Fundazinoaren 25. urteurrena zala-eta, orduan Eusko Jaurlaritzako lehendakari zan Juan Jose IbarretxekOhorezko makila’ emon eutsan. 2000an, Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Utopia’ saria jaso eban. 2019an, Sabino Arana Fundazinoaren saria, “bere ibilbide pertsonal eta profesional luze eta emonkorragaitik, hainbat ekimen sozial, kultural eta hezitzaileren bultzatzaile lez”. 2013an, Gironako Printzea Fundazinoaren saria emon eutsen. 2014an, Bilboko Ospetsu izendatu eban Udalak. 2014an, Begoñazpi ikastolaren “Gazte Role Model” saria jaso eban. 

“Alkarren Barri / Comunicación” Eleizbarrutiko aldizkariak barri emon eban Bereciartuari ‘Sabino Arana’ saria emon eutsenean:

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_254/29
https://www.youtube.com/watch?v=reOGtmSacb8

Alkarrizketa Txomin Bereciartuari ‘Gazte Role Model’ saria emon eutsenan:

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_217_ok_b/20

Goian bego eta Egun handira arte!!!

Txomin Bereciartua, en una charla a jóvenes, en la ikastola Begoñazpi.