22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Estrella Moreno: “Nire tesiak joera pastoral argia dau”
14.06.2023

Estrella Moreno: “Nire tesiak joera pastoral argia dau”

Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak bere Doktorego-tesia aurkeztuko dau bihar Gasteizko Teologia-fakultatean. `Identidades líquidas y conversión cristiana: La propuesta del Evangelio a la generación millennial tesiaren defentsarako jentaurreko ekitaldia goizeko hamaiketan hasiko da eta bertan izango da Bilboko gotzaina be. Jose Ignacio Calleja Saenz de Navarrete abade eta Teologian doktore danak zuzendu dau lana eta Jose Antonio Badiola Fakultateko Dekanoak eta Roberto Calvo, Estela Aldave eta Jose Ramon Pascual irakalse eta teologian doktore diranek osatuko dabe epaimahaia. Honako aurkezpenek eragiten daben urduritasuna nabarmena bada be, Estrellaren ustez, egun honeek prozesu honetan "ondoan egon, lagun egin eta irakatsi deutsen" guztiei esker ona adierazoteko aproposak dira.

Bere tesia jentaurrean aurkeztuz, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak amaiera emongo deutso “Eleizbarrutiko aurreko gobernu-taldearen aginduz” hasi eban heziketa prozesuari.

Hauxe da tesiaren titulua: ‘Identidades líquidas y conversión cristiana: La propuesta del Evangelio a la generación millennial’. Lanean, 1981 eta 1993 bitartean jaiotako gazteriak fede katolikoagaz dauan loturan sakondu dau, Eleizaz daben ikuspuntua eta Ebanjelioan jasoten dan Kristoren mezua zelan heltzen jaken aztertuz. Estrellak azaldu dauanez, “neuk aukeratuta, bizitza profesionalean teologiaren zabalkundea izan dot xede, pastoral joera argiaz eta horixe nabarmenduko neuke lan honetan be”. Honen haritik, ikerketan sakontzeko erabili izan dauan bibliografia gehiena Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko liburutegian aurkitu dau, bere esanetan “bere espezialitatea pastoraltza da-eta”.

Teologian lizentziatua Deustuko Fakultatetik, ezkonduta dago eta seme-alaba bi ditu. Hainbat gogoeta idatzi dau erlejinoari, gizarteari eta Eleizari buruz.

Aurkezpenerako gonbidapena
Aurkezpenerako gonbidapena

Doktore egingo dan hirugarren emakumea Gasteizko Fakultatean

Epaimahaiak bihar bertan erabakiko dau, bere defentsa entzun ondoren, Estrella Moreno gai dan eta, ondorioz, egoitza Vitoria -Gasteizen dauan Espainiako Iparraldeko Teologia-fakultatearen 56 urteko historian Teologia-doktoregoa jadesten dauan hirugarren emakume bihurtzen dan.

Fakultate hau sortu zanetik, 18 ikaslek -emakume 2k- jadetsi dabe doktore titulua teologian. Horren inguruan galdetuta, zera dino: “guztion funtsari zerbait gehiago eranstea da nire asmoa, ekarpena egin alkartean batera eraikitzen dihardugunari”. 

Estrella Moreno