24-12-2024 Martes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Ebanjelizazinoa 5 Misinoak 5 Misiolari Sustapena

Misiolari Sustapena

Zer da misino-sustapena?

Uzta ugaria da, baina langileak gutxi (Lucas 10, 2)

Misiolari sustapenak lehentasuna du ordezkaritzan eta honetarako da:

 

  • Misiolari sen unibertsala suspertu elizbarrutiko pastoral arruntean.
  • Heziketa eta sentsibilizaziorako taldeak sortu kristau elkartean. Eta, horrela, misiolari bokazioak piztu.
  • Kristau fedetik, munduko bidegabeko egoerei buruzko hausnarketa eragin.
  • Zuzentasuna, bakea, zuzenbidea eta munduaren antolaketa berria sustatuko dituzten bizitzako jarrera eta aukera ebanjelikoak sustatu.

Lurralde Sustapena

Taldeak dira misiolari sustapenaren eragileak.

Elkarte batzuetan, beren pastoral esparruan misiolari sustapena eta elizen arteko lankidetza bultzatzen eta garatzen duten misiolari taldeak daude. Egitasmoak babesten dituzte, sentiberatasuna bizteko kanpainak egiten dituzte? Errealitate zabal eta anitza da, baina guztien ekarpena garrantzitsua da.

Misioetarako ordezkaritza, Caritas-lankidetza delakoarekin koordinatuta, eskualde eta/edo pastoral barrutietako pastoral ekintzaileekin koordinatuta jarduteko baliabidetzat eskaintzen dugu geure burua, misiolari bokazioa eta karitatearen alderdi unibertsala pizteari begira eta kristau elkarteetan sor daitezkeen talde eta prozesuetan laguntzeari begira.

(Misioetarako ordezkaritzaren eta Caritas-lankidetza taldearen ?Misiolari sustapenerako eta elizen arteko elkarlanerako eta lurraldeetako misiolari sustapenerako proposamena? agiritik).

Propuesta de animación y cooperación en los territorios(PDF)  

Koordinatzen diren misio taldeak honako hauek dira:

Arrigorriaga, Galdakao (Mundu bat), Begoña, San Ignacio, Autonomía-Indautxu, Rekalde, San Vicente-Abando, Santurtzi, Sestao, Zalla, Durango, Ermua, Mallabia (Mares), Gernika.

Formazioa

Gure ustez, behar-beharrezkoa da herrialde txirotuen egoeraren ezagutza emongo deuskun heziketa eskaintzea (IKUSI), Jainkoaren Hitzetik hausnarketa egiteko (EPAITU) eta errealidade horren aurrean jarrera jartzeko (EKIN).

Misinoetarako Ordezkaritzak eskaintzen dauan heziketa horretan, ETPIak (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua), Caritas-lankidetzak eta Laikotzarako Idazkaritzak be esku-hartzen dabe.

IPAR-HEGOALDEA ALKARTASUN IKASTAROA

Helburuak:

  • Ipar-Hegoaldea hartu-emonen azterketan sakondu ikuspuntu historiko, soziologiko, ekonomiko, politiko, kultural eta teologikotik.

  • Ipar-Hegoaldea hartu-emonen kristau ikuspuntua jadetsi Ebanjeliotik, teologiatik eta Eleizaren doktrina sozialetik.

  • Ipar-Hegoaldea ekintza solidariorako bide, ekimen eta ereduak ezagutu eta baloratu.

  • Behartsuen aldeko bizimodua eta konpromisoa bereizi.

Hartzaileak:

  • Hezi gura daben eta Ipar-Hegoaldea alkartasun-erakunderen batean konpromiso pertsonala hartuko leukien gazteak.

  • Eremu honetan konpromisoa hartu daben eta sakontze teoriko eta kristaua behar daben gazteak.

  • Hogei urtetik gora izan.

Jardunbidea:

  • Astero, ordu biko saioa. Talde txikian, laguntzaileagaz. Saioetan parte hartzea sustatzen da. Saiora joan aurretik, bakarkako lana egin behar da, lagungarriak irakurriz eta hausnartuz.

  • Noizean behin, talde guztiak alkartuta egiten da saioa.

  • Azkenean, laburpena egin behar da.

  • Ipar-Hegoaldea ikastaroa amaitzean, lan-kanpamentuan parte hartzeko aukera emoten da.

  • Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaitzen da.

  • Gehiago jakiteko, ETPIren web orrialdera jo.

MISINO-BEREIZKETA

Helburuak:

  • Eleizbarrutietako Misinoek jarduten daben lurraldeetan hainbat urte igaroteko aukera aztertzen diharduen pertsonei bereizketa-prozesuan lagundu.

  • Misino-lurraldeetako herrialdeen gizarte, politika eta eleiz egoera eta misino-ibilbidea ezagutzera emonez lagun horreek prestatu eta misino-egitekoa garatzeko bitartekoak eskaini.

Hartzaileak:

  • Euren bizitzako urte batzuk Eleizbarrutietako Misinoek jarduten daben lurraldeetan behartsuei eskaintzeko prestt dagozan pertsonak. Hogeta bat urtetik gorakoak eta Ipar-Hegoaldea ikastaroa egin dabenak edo taldeetatik datozan eta antzeko heziketa dabenak. Sinistedunak eta eliz eta gizarte mailan konpromisoren bat dabenak. Behartsuen aldeko hautua egin daben eta taldean lan egiteko gauza diranak.

Jardunbidea:

  • Batzarrak taldean eta konbibentziak. Banan-banako akonpainamendua.

Prozesua:

  1. Akonpainamendua

  2. Bereizketaren hasiera

  3. Bokazinoan sakondu eta garatu

  4. Erabakia eta proposamena

Proposamenak erakarten bazaitu, idatzi helbide honetara: misiobi@bizkeliza.org

Kanpainak

ELEIZBARRUTIETAKO MISINOAK

Campaña anual (San José)

OBRAS MISIONALES PONTIFICAS

DOMUND

DOMUND Bizkaia

Ume Misiolariak 

Sorterriko Bokazinoak

Sentiberatasuna bizteko prozesuan, zentzumenak nabarmentzen dira, batez be, ikusmena eta entzumena: egoera jat ikusi eta erregu eta aieneak entzun. Zentzumenetatik, dalako egoera hori bihotzera igaroten da eta hor sortzen dira errukia eta ekintza jakin bati ekiteaa (Leonidad Proaño).

Kurtso bakoitzean, sentiberatasuna bizteko lau kanpaina finko doguz: hiru, Aita Santuaren ardurapeko Egintzak (OMP) dalakoari lotuta eta Euskal Eleizbarrutietako Misnoen kanpaina, eleizbarruti artekoa dana. Beste hainbat kanpainatan be esku-hartzen dogu, esate baterako Bidezko Merkataritzaren –Kidendaren bidez partaide gara- nazinoarteko Egunean, eta pobretasunaren aurkako nazinoarteko egunean, GGKEen koordinadoragaz batera.

Ordezkaritzatik prestatzen, egokitzen eta bialtzen dira lagungarriak parrokietara, ikastetxeetara, taldeetara, e.a.

DOMUND eguneko eta EUSKAL ELEIZBARRUTIETAKO MISINOE eguneko kanpainak nabarmenduko geunkez; batean zein bestean, hainbat lagungarri, berbaldi, erakusketa, prestatzen da, Eukaristietara, ikastetxeetara, komunikabideetara, e.a., joaten gara…

Kidenda

Misinoetarako ordezkaritzak, Caritas eta Alboan erakundeakaz batera, Bizkaiko kristau alkarteari eta gizarte osoari eskaintzen deutsan bidezko merkataritzarako eta kontsumo arduratsurako egitasmoa da. Ordezkaritzak babes instituzionala emoten deutso egitasmoari eta askotariko kanpaina eta jardueretan parte hartzen dau. Gehiago jakiteko: www.kidenda.org 

Revista Los Ríos

1949an sortu zan, Eleizbarrutiko Misinoetara joan ziran lehenengo misiolarien gutun lez. Misinoetara begiratzeko, misinoa ezagutzeko leiho bihurtu da eta misinoagaz bat egiteko aukera emoten dau. Laster konprometitzen da Eleizbarruti osoa misino-jardunean, JOAN-ETORRIA ezinbestekotzat jota. Honen haritik, korrespontsalek (aldizkaria etxez etxe banatzen daben pertsonek) lan itzela egin dabe, ordainezina, misino-sustapenean.  
 
Aldizkaria, gaur egun be, misino-sentiberatasuna bizteko bitarteko egokia da; bost kontinenteetan bizi dan hainbat eta makina bat pertsona, alkartasun-talde eta misiolariren lekukotasunaren bidez, esperientzia eta gogoeta ugari eskaintzen dau, leku askotakoak eta anitzak. Aldizkariaren xedea, errealidadea, pobretasun, bidegabekeria eta antzekoez jantzitako egoerak jasoteaz batera, guzti horri erantzuna emoten deutsen esperientzien barri emotea da.

Itxi

Baliabide materialak

Ondoren aurkeztutako lagungarri guztiak eskura dozuez. Misinoetarako ordezkaritzan eskatu daikezuez.

Irudiak

  • Serie de caricaturas sobre las relaciones Norte-Sur, la interculturalidad, Hermanamientos y el Comercio Justo de Pablo Sanaguano
  • Vídeos del material surgido de los talleres “Mundua Zeuk margotu! … Y tú ¿qué pintas?”
  • Exposición de fotos de los participantes en las experiencias de verano 2007
  • Fotos de Mujeres cargadoras de Pablo Sanaguano
  • Vídeo sobre Misiones Diocesanas Vascas
  • Vídeos de Ecuador: comunidades, danzas, …

Agerkariak

  • “Los comienzos de la Gran Aventura” de Manuel de Unciti
  • “Sinfonía incompleta de Urkiola” Joseba Legarza
  • “Retazos de una tierra amada” Josu López Villalba
  • “Máximo Guisasola , misionero en dos continentes” Josetxu Canibe
  • “Un atardecer de junio Isidro Uzkudun entrega hasta la muerte” Josetxu  Canibe

Colección de folletos para la solidaridad:

  • Ecuador: “Una perla escondida”; “Ezkutuko harribitxi” Juan Carlos Pinedo
  • Angola “Tierra querida”; Ene lur maitea” Josu López Villalba
  • Rwanda: “Esperanza contra toda esperanza- Itxarobiderik gabe ere,itxaron” Juan Cruz Juaristi.
  • “Desvelando itinerarios compartidos” Isabel Matilla, Begoña Mera, Judith Pereda y Amaia Ruíz.
  • “La Yuca, en defensa de un pueblo” Benjamín Respaldiza
  • “Comunidades vivas hoy”
  • “Las comunidades unidas en la fe y en la vida”

Beste hainbat lagungarri

Otros materiales a disposición

  • Campaña Pobreza Cero diocesana
  • Campaña Pobreza Cero de la CONGDs

Sentiberatasuna bizteko egitasmoak

“Entra en la gran aventura”

Dirigida a: Escolares: Grupos de infantil y primaria, grupos de catequesis

Objetivos:

  • Acercarnos a otras gentes, otras culturas, otros pueblos. Conocernos un poco más.
  • Sensibilizarnos con esa realidad
  • Disfrutar con una sencilla actividad que nos “lleve” a otros lugares, sin sacarnos de nuestro entorno.
  • Participar en una aventura de seguir la solidaridad con otros pueblos

Planteamiento educativo:

Educación para el desarrollo: a través de la vida de las personas de la misma edad de otros pueblos y culturas, intentamos que los participantes comiencen a percibir la realidad global

Educación en valores: Por medio de relatos y testimonios los y las participantes se ponen delante de la realidad de sus propias prácticas: (despilfarro de recursos, consumismo..)

Cómo está estructurada:

Hay 4 espacios:

  • Entrada: Acogida al grupo, Entramos a formar parte de una familia en su casa, nos vestimos, . Mostramos característica de la gente sencilla de los países del Sur…
  • La plaza, la vida: Se muestra el trabajo, la enfermedad, la medicina, la música , la fiesta,
  • La capilla: Personas de Angola y Ecuador nos transmiten su vivencia, su fe, su lucha, su esperanza a través de imágenes.
  • Seguimos: Conocemos algunos grupos, que están entre nosotros, que buscan y trabajan por la justicia.

Qué se hace:

Jugar, leer, cantar, bailar, vestirse, escuchar, ver, tocar, degustar, oler, descubrir, trabajar

Se presentan 3 narraciones que se trabajan dependiendo de la edad de las personas participantes: MUXIMA de 3 a 6 años, ANTUCO de 7 a 9 años y EL OJO DE LA SERPIENTE de 10 a 12 años

Talleres de reflexión y creación plástica

“Mundua Zeuk margotu! … Y tú ¿qué pintas?” (Proyecto de MMDDVV Kidenda y Cáritas)

Objetivos:

Crear espacios de participación e intercambio entre el Sur y el Norte a través de la metodología de la educación popular:

  • Expresar a través de una creación plástica (modelaje de arcilla, dibujo, pintura mural, video, correo solidario, ilustración de cuentos…) nuestra visión del Sur y el Norte
  • Elaborar propuestas de acción transformadoras que disminuyan la brecha Norte/Sur

Destinatarios:

Centros educactivos, grupos de tiempo libre, grupos interculturales, grupos parroquiales , niños y niñas, jóvenes y adultos.

Itxi