04-10-2024 Viernes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 400 lagunek parte hartu eben kurtso hasierako kulturarteko mezan
30.09.2024

400 lagunek parte hartu eben kurtso hasierako kulturarteko mezan

Atzo ospatu zan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna; hori dala-eta, Eleizbarrutian dagozan txinatarren, afrikarren lattinoamerikarren eta filipinarren alkarteetako kideek baterako Eukaristia ospatu eben. 400 lagun baino gehiago batu zan Bilboko San Inazio parrokian, Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa buru zala eta hainbat abadek alkar-meza emoten ebala ospatu zan Mezan. 
Kulturarteko meza

Kurtso honetan, afrikar alkartea hilaren lehenengo domekaz batuko da, 12:30etan, Bilboko San Anton parrokian: Urriaren 6an, azaroaren 3an, abenduaren 1ean, urtarrilaren 5ean, otsailaren 2an, martxoaren 2an, apirilaren 6an, maiatzaren 4an eta ekainaren 1ean.

Kulturarteko meza

Latinoarmeikar alkartea, hilaren azken domekaz, Miribillako Santa Josefa parrokian, 17:30etan: Urriaren 27an, azaroaren 24an, abenduaren 15ean, urtarrilaren 26an, martxoaren 23an, apirilaren 13an eta maiatzaren 25ean. Kurtsoari amaiera emoteko, txangoa egingo dabe ekainean.

Txinatar alkartea, domekero, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 17:30etan.

Filipinar alkartea, domekero, Romoko San Jose langilea parrokian, 17:00etan.

Kulturarteko meza
Kulturarteko meza
Kulturarteko meza
Kulturarteko meza
Imagen de la celebración.