08-01-2025 Miércoles, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 400 urte, mesedetako monjak Gernikara etorri ziranetik
07.01.2025

400 urte, mesedetako monjak Gernikara etorri ziranetik

Florencio Rosello Iruña eta Tuterako artzapezpiku eta mesedetako fraileak parte hartuko dau asteburuan, mesedetako monjak Gernikara (orduan Ajangiz) heldu zirala -1625eko urtarrilaren 8an izan zan hori- 400 urte igaro dirala-eta.

Errenteriako mesedetako monjen ardurapean dagoan San Bartolome eleiza 1650ean eraiki eben. Eleizak lehenengo karlistadako kanoikadak jasan ebazan eta bonbardaketako hainbat bonba inguruko ortuetara jausi zan. Monjak, gaur egun, eleizaz gainera, 300 ikasle inguru dituan ikastetxeaz arduratzen dira.

Egitaraua:

Zapatua, urtarrilak 11

19:00: Meza, monjen, senideen eta mesedetako alkartearen ongileen alde

19:45: Komentuaren historiari buruzko berbaldia, Alberto Iturriarte Martinezen eskutik.

20:15: Gernikako Andra Mari koralaren kontzertua.

Domeka, urtarrilak 12

12:00: Esker oneko meza, Florencio Rosello Iruña-Tuterako artzapezpiku eta mesedetako frailea buru dala.

Gernikako mesedetakoak

“Aldaba” Gernikako aldizkariaren azken aleak 11 orriko txostena eskaini deutse Gernikako Mesedetako monjei, 400 urte bete dirala-eta herrira heldu ziranetik. “400 aniversario de las monjas Mercedarias en Rentería” izenburuaren harira, Alberto Iturriarte Martinez Gernikazarra Historia taldeko kideak eta Segundo Oar-Artetak -alkarrizketa egin deutse monjei- urteotako gorabeherak jaso dabez.