Kerman Lopezek alkarrizketan azaldu dauanez, “gure Eleizbarrutian ohiko bihurtu da irailaren azkenean Eleizbarruti lez Goazen ekitaldian alkartzea. Izenburutik bertatik, abian dan Eleiza garala adierazo gura dogu”.
Hasten dihardugun kurtsoa, gainera, berezia da, bere sorreraren 75. urteurrenaren “atarian” gagoz-eta.horren haritik, ‘goazen’ aditzari dagokionez, zera adierazoten deusku: ez da “atzera begiratzea”, izatekotan, “daukagunean oinarritzea da” eta, aldi berean, “aurrera egiteko bultzada, gure konpromisoa barritu eta Jesusek egiten ebana egiten saiatzeko”.
Kerman López: «Los 75 años de la Diócesis son un trampolín para renovar nuestro compromiso» https://t.co/xFbCN6RjJO vía @RadioPopular
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) September 18, 2024
Ekitaldiaren inguruan gehiago jakiteko: hemen