Topaketa honen aurretik ospatu ziran parrokietako –Andra Mari, San Kristobal, Nazaret eta San Inazio- batzarrak Portugaleten. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa lantzeko Eleizbarrutiak proposatu dauan karta-jokoaz gainera, pandemiaren aurretik ospatutako batzarrean onartutako ekintzak jasoten ebazan hainbat karta aurkeztu zan. Beste alde batetik, azaroan, Alfonso Blazquez Portugaleteko Andra Mari ikastetxeko zuzendariak gidatutako saioa ospatu eben. Aurreko topaketen irudiak:
10.02.2023
80 lagun Portugalete Pastoral Barrutiko Batzar Nagusian
Joan dan eguaztenez, batzarra ospatu zan Portugaleteko Nazaret parrokian, Sergio Buiza lurraldeko bikarioa buru zala eta Pastoral Barrutiko (PB) pastoral eremu desbardinetako 80 lagun ingururen partaidetzagaz. Saioan, egitasmoari lotuta garatuko diran ekintzak aukeratu ziran. Belen Rodero Portugalete PBko ekipo ministerialeko kideak azaldu ebanez, "egitasmoa geure egiten saiatu ginan, sinodo-senez, alkartea eraikiz, Jesusen barri ona Portugaletera eroateko bideak arakatuz".