Joan dan kurtsoan, Bilboko Eleizbarrutiko askotariko errealitateak alkarte abegitsu eta barneratzaileak izaten saiatu dira. Horretarako, Gotzaitegitik askotariko lagungarriak eskaini izan dira sentiberatasuna biztu eta kontzeptu honeen inguruko benetako senaz gogoeta egiteko. Horreetako bat, formatu barri honetan aurkeztutako hau da.
Agerkari honetan, honeek parte hartu dabe: Bibiane Ngoyi monja pasiotarrak, Dario Molla jesuitak, Imanol Zubero soziologoak, Jose Luis Segovia Madrileko Artxidiozesiko bikarioak, Maria Silvestre soziologoak, Mertxe Sagastizabal irakasleak eta mehatxuen eraginez bere herrialdea itzi behar izan eban Fredy Martinez Honduraseko San Pedro Sulako Caritaseko arduradunak.
‘Begirada’ beste kurtso bat luzatuko da
Kurtsoko azken batzarrean, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (EPK) kideek Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoen eta kurtsorako proposatutako Begiradaren eraginaren lehenengo ebaluazinoa egin eben.
Ebaluaketa horren ostean, joan dan kurtsoko begiradari, “alkarte abegitsu eta barneratzailea”, jarraipena emotea erabaki zan. Beraz, irailaren 28an, Derion ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldi instituzionalean barriro gogoratuko da Bizkaiko Eleizak zer izan gura dauan: “lagun guztientzako etxe izanik bizia daben kikildutako alkarteei samurtasunez abegi egiten deutsen amamaren etxe”.