04-12-2024 Miércoles, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 Ahalmen-urritasunen bat dabenen eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
30.11.2024

Ahalmen-urritasunen bat dabenen eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Abenduaren 3an, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna ospatuko da. Bilboko Eleizbarrutian, gaur, azaroak 30 ospatuko da, 19:00etan Santiago kateralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, ospatuko dan Eukaristian. Web honetan, zuzenean emongo da. 

Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak, FRATER (Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Kritau Ermandadea), Gorren eta gor-itsuen Pastoraltza, CECO (Espainiako Itsu Katolikoak) eta FEDE eta ARGIA (adimen-urritasuna eta buruko gaixotasuna daben pertsonen alkartea) erakundekaz batera, dei egin deusku ahalmen-urritasunen bat daben pertsonak gogoan izan daiguzan eta eurakaz fedea ospatu daigun.