Urte honetan, gertaera bi nabarmentzen dira: Frantzisko Aita Santuak deitutako Urte Santua, “Itxaropenean erromes” eta Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena.
Azaldu dabenez, egun hau “aukera ona da besteen aldeko zerbitzuan Kristoren atzetik jarraitzeko konpromisoa barritzeko, munduarentzat Jesusen barri onaren lekukotasun bizi izateko asmoan berretsiz”. Eleizbarrutiko hainbat taldetako kideek parte hartu eben.
Eukaristiaren ostean, Bizian gora mobimentukoak mahaiaren inguruan alkartu ziran. “Aukera ederra izan zan, beste behin be, alkar besarkatzeko eta agurtzeko, kontu kontari aritzeko eta esperientzia eta bizipenez alkar aberasteko”.