02-04-2025 Miércoles, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 Amatxuri eskaini jakon oinatza Alkarren Barri aldizkariaren azalean
01.04.2025

Amatxuri eskaini jakon oinatza Alkarren Barri aldizkariaren azalean

Martxotik Begoñako basilikan dagoan eta Toño Valdivieso artistak margotu dauan lamina agertzen da Alkarren Barri aldizkariaren apirileko alearen azalean. Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunari lotuta, Bilboko eleizbarrutiaren urteurreneko urte berezi honetan, zazpi urtez banan-banako oinatzak margotu dituan margolariak, artelan berezia sortu eban Begoñako basiliak betirako izteko. Kulturartekotasunari aurpegia jarri eutsan Daniela Areli Arriagak egin eban eskaintza ekitaldi nagusiaren bezperetan. Martxoaren 7an Bilbon ospatu zan ekitaldiaren laburpena jasote da 311. alean.

Eleizbarrutiko aldizkariaren argitalpen digitalean, autorpen instituzionala jaso eben zortzi emakumeetako batek Amatxuri eskaintzan egin eutasn unearen irudia ikusi daiteke. 

Oinatza, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren goiburua, “Lekuan lekuko” eta gaztelaniazko “Te seguimos” gehigarria agertzen dira aldizkariaren azalean.

Oinatzaren eskaintza Begoñan
Oinatzaren laminaren eskaintza Amatxuren oinetan

Beste eduki batzuk

Alkarrizketen tartean, Aste Santuko pregoilaria izan dan Borja Uriarte abadeari edo Arizmendiarrieta saria jasoko dauan Gizakia Fundazioko presidenteari, Ignacio Palaciori egindakoak azpimarratzen dira. Adin txikikoen babeserako batzordeak kaleratu dauan 2024ko Memoria da aurkitu daiteken beste eduki bat.

Honeek eta lurraldeetako beste eduki batzuk be aurkitu daitekez aldizkarian. Ganera, apirilean zehar Eleizbarrutian egongo diran ekitaldi batzuen barri be aurrerantzen da 311. zenbaki honetan.

Etxean jaso gura badozu, egin zaitez harpidedun..

Portada de la revista correspondiente a abril de 2025