16-10-2024 Miércoles, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Angel Sagarminaga “DOMUND-gizonari” buruzko bideo-dokumentala
15.10.2024

Angel Sagarminaga “DOMUND-gizonari” buruzko bideo-dokumentala

Oraintsu aurkeztu da Misinoetarako Gasteizko Eleizbarrutiko ordezkaritzak prestatutako “Sagarmínaga, el hombre del Domund” bideo-dokumentala. 1890eko martxoaren 1ean Igorren jaio zan Angel Sagarminaga Mendieta Fedearen Zabalkunderako Munduko Egunaren eragile eta bultzatzaileari buruzko erreportajea da. Sagarminaga izan zan Aita Santuaren ardurapeko Misino-egintzak (OMP) dalakoaren lehenengo zuzendaria estatuan. Berrogeta hamar urte iraun eban karguan, istripuz hil zan arte. 

Sagarminagak, besteak beste, “Domund” hitza asmatu eban eta harrezkero holan deitzen da Aita Santuaren ardurapeko Misino-egintzak-OMPren eskutik ospatzen dan Munduko Egun edo Domeka.

Orain dala egun batzuk Estibalitzeko santutegian ospatutako ekitaldian aurkeztu zan bideoa. Hantxe batu ziran Gasteiz, Donostia, Bilbao, Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutietako eta Iruña-Tuterako artxidiozesiko misino-taldeetako kideak, On Joseba Segura Misinoetarako Gotzainen Batzarreko Batzordeko presidentea eta Jose Maria Calderon OMPko zuzendaria. 

On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Jose Maria Calderon OMPko zuzendaria bideoaren aurkezpenean izan ziran.
On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Jose Maria Calderon OMPko zuzendaria bideoaren aurkezpenean izan ziran.

DOMUND 2024 datorren domekaz, urriak 20, ospatuko da.

Asaraminaga

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: