23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Artelan barri bi Durangoko Arte eta Historia Museoan
11.08.2024

Artelan barri bi Durangoko Arte eta Historia Museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoan 1.050 artelan inguru dago - batez be grabatuak- eta beste bi gehituko jakez laster. Museoko arduradunek jakitera emon dabenez, herribilduari lotutako artelan bi eskuratuko dabez: 'Artekale', Angel Larroquerena (Bilbao, 1874-1961) eta "Andra Maria", Alfonso W. Sena Manterola donostiar artistarena, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko basilikan inspiratuta. 

Mihise gainean egindako olio-pinturak dira, 1960 eta 1930 ingurukoak. Dagoeneko ikusgai dagoz ‘El paisaje más allá del género pictórico’ erakusketaren barruan. 

Erakusketa uztailaren 18an zabaldu zan eta irailaren 22an itxiko da. Martitzenetik domekara bisitatu daiteke, 11:00etatik 14:00etara. 

Erakusketan, genero bereko gaiak bereizi dira: paisaia historikoa, paisaia naturala, paisaia intimoa, paisaia irreala eta Durangoko paisaia. Azken atal honetan -pinakotekako beheko solairua- ikusi daitekez museoak laster erosiko dituan margolan biak.

Bilbuma esanguratsua

Museoan artelan-bilduma esanguratsua dago. Hirugarren solairuan dagoz XX. gizaldiko euskal arteko margolan erreferenteak, besteak beste, margolari honeenak; Agustin Ibarrola, Rafael Ruiz Balerdi, Mari Puri Herrero, Dario Urzay, Jose Luis Zumeta, Ramon Zubiaurre edo Nikolas Lekuona.

 

 

Próximamente el Museo comprará las dos obras que están ahora expuestas