Italiako Boseko monasterioko alkarteak prestatu ditu kristau Eleizen batasunaren aldeko egunerako lagungarri ekumenikoak, goiburu honegaz: “Sinisten dozu hau?” (Joan 11, 26). Miguel Angel Esnaola Eleizen Hartu-emonerako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, “Jubileu-urte honetan, Eleizak Nizeako Kontzilioaren (K.o.eko 325) 1.700 urteak dakarz gogora. Kontzilio horretan, kristau guztiok batzen gaituan kredoan autortzen dogun fedea aldarrikatu zan”.
Rabateko kardinalaren adierazpenak
Joan dan zapatuz, Rabateko kardinalak saioa gidatu eban ETPIan, eta aste honetan abade eta diakonoen gogo-jardunetan jardun dau gidari lez, Berrizen. Bere adierazpenetan, Eleizen eta erlejinoen arteko hartu-emonaren inguruko argibideak emon ebazan. Honen harira, “hartu-emonean eta adiskidetasunean” sakondu ezkero, jausi egiten diran aurreretxiak aitatu ebazan.
«El conocimiento y la amistad hacen caer muchos prejuicios en el diálogo ecuménico e interreligioso» https://t.co/moHS2Qd27J
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 17, 2025
Alkarrizketa Radio Popular-Herri Irratian.
Cristóbal López Romero: Convivencia y esperanza desde Marruecos https://t.co/JVpj6z1MoN a través de @RadioPopular
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 17, 2025