Misinoei buruzko mahai-ingurua Abandoko San Bizente parrokian.
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek antolatuta, Mufungaren Adiskideak eta Goikouria Fundazinoen eta Abandoko San Bizente Martiria parrokiaren laguntzagaz.
Hainbat misiolarik, 60 urteko historian Afrikan izandako bizipenak batera jarri ebezan.
On Joseba Segura gotzainak be parte hartu eban.
Hizkuntza eguneratu
VI. EEEaren lehentasunetako bat:
“Kultura anitzeko gizartean fedea adierazo eta komunikatzeko era barriak sustatu”.
Vicente Vide abadeak sustatuta, Erandioko San Agustin parrokian.
Gaurko errealitatearen inguruan gogoeta egitea da helburua.
Serafin Bejar ETPIan
Serafin Bejarrek “Jesusen jainkotasun eta gizatasunaz” jardun eban.
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan, Jesusen irudian sakontzeko.
Samurtasunaren espiritualtasuna
Caritas Gernikaldearen eskutik, “samurtasunaren espiritualtasuna” gaiari buruz jardun eban Jaione Condek.
Eguneroko konpromisoa Ebanjeliotik irakurteko eta hausnartzeko.
Zerbitzuaren eta boluntario lanaren balioak hausnartu eta nork bere egiteko.
Gehiago jakiteko, Alkarren Barri aldizkarira jo.
ETBko mezak Lekeitiotik
ETB1ek Lekeitiotik emongo ditu datozan lau domeketako mezak.
Estatuko erretaularik handienetakoa dauan Lekeitioko basilikatik.
Bake topaketa
Bakearen aldeko urteroko hitzordua: Bake topaketa.
Bake Topaketaren XI. ekitaldia Eleizbarrutiaren 75. urteurrenari eta Urte Santuari lotuta ospatuko da.
Otsailaren 22an, Gernikan.
Aurretik izena emon, orri honetan.
Alkartasuna DANAren biktimen alde
Baba-jan solidarioa San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan.
Batu daiten dirua, Kongoko E.D.ra eta Valentzia aldera bialduko da.
Komunikabideetarako saia, Erroman
Dorleta ALberdi eta Begoña Kareaga Erroman dira Gizarte Komunikabideetarako ordezkaritzen batzarrean.
Aita Santuak Gizarte Komunikabideen Egunerako mezua kaleratu dau.
Rally solidarioa
Otxarkoaga ikastegiak UniRaid lasterketa solidarioan parte hartuko dau.
Otsailaren 8tik 15era, Marokoko basamortuan.
2.400 kilometro, Tangerretik urtenda
STEAM azoka Gernikan
EBI STEAM Azoka, San Fidel Ikastolan.
EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sareko 1.000 ikasle inguruk parte hartu dau.
On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Iñaki Orbe Hezkuntzarako Bizkaiko ordezkaria eta Jose María Gorroño Gernikako alkatea bertan zirala emon jakon hasiera ekitaldiari.
On Joseba Segurak ikertzen eta ikasten jarraitzeko esan eutsen.
On Joseba Segura gotzainaren esanetan, “la curiosidad nos lleva al conocimiento y a una vida plena. Las disciplinas STEAM nos ayudan no solo a entender el mundo, sino también a transformarlo para hacerlo más justo, sostenible y solidario”.
Hauxe da Astekoak, astean zehar bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena.