Eguenez, Abendualdiko otoitzaldia Arrupe Etxean.
Migrazinoetarako Ordezkaritzak eta Loiola zentroak antolatuta.
Eleizbarrutiaren historia
Garpar Martinezen berbaldia 75 urteko historiari buruz Markinan.
Hainbat lekutan emon ditu berbaldiak.
75 urteotan izan diran une gogoangarriak aitatuz.
Kontzertu solidarioa
Gospel Bilbaotaldearen eskutik Bidesari alkartearen alde.
Gospel Bilbao 2012an sortu zan eta Alain Gallego da zuzendaria.
Areetako Mesedetako Ama parrokiako taldeak antolatu dau Bidesariren alde.
Oroitzapenezko kontzertua
Gabriel Urbain Faure musikagilearen heriotzaren mendeurrena oroitzeko.
“Gabriel Fauré abesbatzak” jardungo dau.
Abendualdiko koroa
Abandoko San Bizente Martiria parrokian, organoaren tutuakaz osatu dabe.
Organoa barriztatzen diharduela gogoratzeko.
Abendualdiko bihotz-barritzea eta organoaren zaharbarritzea buztartuz.
Alkarte barneratzaileak
Alkarte barneratzaileen inguruko jardunaldia, ETPIak antolatuta.
Mertxe Sagastizabalen, Fredy Martínezen, María Martínen Josu Beaskoetxearen eta Fernando Marcosen partaidetzagaz.
Heriotzak
Heriotzen barri be emon da.
Jose Antonio Sanchez eta Juan Mari Garatea abadeak hil dira.
Jose Antonio, adeitsu eta laguntzailea zala dinoe.
Gizon lasaia.
Garateak USAn emon ebazan urte asko.
Jaunaren altzoan atseden hartu daiela.
Ibiltari 2024
“Ibiltari” ibilaldia Durangon.
7 kilometro ahulenei laguntzeko.
The Chosen
The Chosen telesailaren Gabon-aldiko atala, “Mandatariak”, ikusteko aukera.
Abenduaren 20an, Arrupe Etxean. Lekua hartzeko: hemen.
Bakearen aldeko Koordinakundea
Gernikan, ekitaldiak Gogoan- por una memoria digna taldearen eskutik.
Alde batetik, Kepa Aulestiaren berbaldia.
Bestetik, giza eskubideei burzko zine-jaialdirako aukeratu daben “Gesto” dokumentalaren emonaldia.
Galo Bilbaok eta Itziar Aspuruk emonaldiaren osteko solasaldian parte hartu eben.
Pastoral Barrutiagaz batera
Kudeaketa Aurreratua
EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko Somorrostro ikastegiari autorpena egin deutse.
utiliza el Modelo de Gestión Avanzada como referente para evaluar y mejorar su sistema de gestión, y se ha hecho merecedora de este premio, tras recibir una evaluación externa realizada por miembros del Club de Evaluación de EUSKALITen ebaluazinoaren ostean emon deutse saria Somorrostro ikastegiari.
Teologia biltzarra
Erroman, Frantzisko aita santua buru, Vicente Vide Eleizbarrutiko abadearen eta Francisco Jose Ruiz jesuitaren partaidetzagaz.
Vicente Videk irekitasuna aldarrikatu dau teologiarentzat.
Marijeseak
Astelehenean hasiko dira Marijeseak.
Koplen bidez, Historia Santua kontatzen da.
Hoorio Urgoiti Gautegizek idatzitako 86 klopa aurkitu dabez.
Erromesaldia Erromara
Frantzisko aita santuak “Spes non confundit” buldaren bidez deitu dauan Jubileu urtea dala-eta.
On Joseba Segura gotzainak be parte hartuko dau.
Erromesaldirako izena emoteko: Hemen.
Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena