11-03-2025 Martes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, asteko barrien laburpena
09.03.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek Garizuma-Pazkorako idatzi daben Pastoral Idazkiaren aurkezpena.

Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz, izenburua dau.

Eleizaren eta gaur egungo gizartearen arteko hartu-emonaren inguruko gogoeta sakona da.

Pastoral idazkia euskeraz eta gaztelaniaz eskuratu daiteke eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan. On Joseba Segura gotzainak Radio Popular-Herri Irratian jardun eban pastoral idazkiaz. 

M8

Aurtengo ekitaldian autorpena jasoko daben 8 emakumeak

“Martxoak 8 Mujeres” ekitaldian autortuko dabezan emakumeak aurkeztu dira astean zehar. 

Martxoaren 7ko ekitaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian izan da. 

On Joseba Segura izan zan buru ekitaldian.

“Aizu!!!” agerian, emakumeen egunaren ingurukoak jaso dabez.

NBEaren kanpainagaz bat eginez.

Emakumeen bardintasuna aldarrikatu nahi da euren duintasun eta eskubideei dagokienez.

Adi, adi, Alkarren Barri

Alkarren Barri aldizkaria kalean da euskarri digitalean.

Aldizkariaren 310. alean, astean aurkeztu dan gotzainen Pastoral Idazkia nabarmendu da. 

Frantziskoren aitasantutzari buruzko artikulua be irakurri daiteke.

Martxoko alean, beste hainbat gai be landu da: Bake Topaketa Gernikan, alkarrizketa Mari Fran Sanchez Varari pertsonen salerosketaren inguruan.

Azala martxoa Alkarren Barri
Azala martxoa Alkarren Barri

Garizuma

Hauts-egunez, Garizuma hasi da.

Gotzaina katedraleko eleizkizunean buru izan zan.

Heziketarako saioa Abandon

Heziketarako saioa Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariaren eskutik. 

ETPIak eta III-VII bikaritzek antolatuta. 

Gura daben guztientzat

Meza kantatua

Victor Zubizarretaren “Meza kantatua Santa Zeziliaren omenez”, zapatuz, Begoñan.

Andoni Lizarragak sortu eta zuzendu eban Jatorki abesbatza protagonista dala. 

Erlejinoartekoa

Joan dan barikuz, erlejinoarteko topaketa.

Kristau eta musulmanen topaketa.

Ramadan eta Garizuma aldian.

Erretiroak

Erretiro-otoitzerako proposamenak.

IV., V. eta VI. bikaritzetako pertsona helduentzat.

Gabriel Otalorak eta Jose Mari Kortazarrek gidatuko dabe.

Martxoaren 15 eta 16an Barnezabalen.

Izena emoteko orria eta sarrera egiteko kontua.

Lekukotasunen mahaia

Eleizbarrutietako Misinoen kanpainari lotuta, esperientzien mahaia, partaide honeekaz: Consuelo Pillajo, Alberto Minguez, Judith Pereda, Aitor Esteban, Jaione Lopez eta Esti Duran.

Misinoak eragindako zirrara eta sentipenak batera jarri ebezan.

Ipar-hegoaldea ikastaroaren garrantzia.

Hegoaldeko ahotsen eragina.

Eleiz Probintzia

Burgoseko Eleiz Probintziako gotzainak Bilbon batzartu ziran eguenez.

Mario Iceta Burgoseko artzapezpikua buru zala, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina; Mikel Garciandía Palentziako gotzaina; Abilio Martínez Osma-Soriako gotzaina eta Joseba Segura Bilboko gotzaina batu ziran.

Espainiako Gotzainen Batzarraren osoko bilkuraren aurretik -oraingoa martxoaren 31tik apirilaren 4ra- batzartzen dira. 

Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena.