Aste honetan kaleratu da Alkarren Barri aldizkariaren apirileko alea.
Borja Uriarte Bilboko Aste Santuko pregoilariari eta Ignacio Palacio Gizakia fundazinoko zuzendari nagusiari egindako alkarrizketak eta Adin Txikikoen Babeserako Eleizbarrutiko Batzordeak aurkeztu dauan iazko oroitza-txostena nabarmentzen dira, besteak beste.
Garizuma-aldiko askotariko jardueren barri be emon da.
Bideoklipa keinu-hizkuntzaz
Xabi Aburruzaga trikitilariak eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko konposatu dauan “Geroa marraztu” abestia keinu-hizkuntzaz grabatu da.
Abesti hau kurtsoari hasiera emon eutsan ekitaldian abestu zan lehenengo aldiz.
Euskal Gorrak alkarteak landu dau abestia, GregorioYbarra alkartearen bitartez.
Erromesaldia eleizbarrutitik Erromara
Itzuli da eleizbarrutitik Erromara erromes joan dan taldea.
On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Patxi Malo erromesaldietarako eleizbarrutiko saileko arduraduna eta Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa be erromes joan ziran, besteak beste, Erromako lau basilika nagusiak bisitatu dituan taldean.
Alex Alonsok esan dauanez, talde anitza izan da eta giro alaia eta senidetasuna nagusitu dira.
Garizumako berbaldiak
MIguel Angel Remirez Begoñan eta Lekeition izan da.
Filipinetan, Perun eta El Salvadorren misiolari izan dan Remirez eguazenez izan zan Begoñan.
Eta eguenez, Lekeition.
Remirezek “La Misión: compromiso y esperanza. Misioa: eginbide eta itxaropena” kanpainaren barruan jardun dau.
Angel Echevarria
Zapatuz, martxoak 29, Angel Echevarria abadea hil zan 97 urte ebazala.
Angel Echevarría Bilbon jaio zan 1927ko apirilaren 24an eta 1952ko maiatzaren 31an egin zan abade.
Muskizen jardun ondoren, Erromara joan zan ikasketak egitera eta musikarako eleizbarrutiko batzordeko kide be izan zan.
Goian bego!
Gizarte Jubileua
Gizarte Jubileua, atzo, Durangon.
Martxoaren 22an, Barakaldoko gizarte jantokia bisitatu eben.
Klaratarren eleizan emon jakon hasiera egunari eta bizilekurik ez daukien Durangaldeko herritarrei eskaintzen jaken bitartekora joan ziran.
Mufunfaren adiskideak
Olerki-errezitaldia Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Mufungaren Adiskideak fundazinoaren eskutik.
Latrup hirukoteak eta Voces La Buena Letra taldeak jardun eben.
Idazle euskaldunen eta Kongoko E.D.ko olerkiak be entzun ziran.
Lurralde Santua
“Lurralde Santuaren adiskideak” alkarteak web barria dauka eta erromesaldi bi iragarri ditu.
Bitarteko egokia da lurraldearen eta erromesaldiaren barri izateko.
Erromesaldi bi iragarri dabez, 2025eko uztailean eta 2026ko apirilean egingo diranak. Gehiago jakiteko: hemen.
Garizumako erretiroak
Garizuma-aldian, hainbat erretiro, gogoeta eta txango.
Liturgiarako ordezkaritzak, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenerako taldeak edo Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak prestatutako lagungarriak lantzen dihardue.
Barrian azaltzen danez, askotariko jarduerak izan dira han eta hemen.
Beharrizanean dan Eleiza
“Laguntasuna Beharrizanean dan Eleizari” taldeak ekitaldia izan eban eguaztenez.
Caritas Bizkaiaren kanpaina
Asteburuan izan da Caritas Bizkaia erakundearen kanpaina.
Eleizetan, dirua batu da Caritasentzat.
Kanpainarako goiburua 75. urteurreneko abesteiaren bertsoa da.
Elena Unzuetak gutuna idatzi dau alkarteen balioa nabarmenduz.
Gizakia
Gizakia fundazinoari Arizmendiarrieta saria emon deutse.
Apirilaren 7an jasoko dau saria Deustuko Unibertsitatean.
Gizakia fundazinoak 35 urtetik gora daroaz mendetasunak dabezanei arreta eskaintzen.
Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena.