19-01-2025 Domingo, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, asteko barrien laburpena
19.01.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Urtarrillaren 19an, Ume Misioilariak kanpainaren barruan, Eukaristia, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala.

Eukaristiaren zuzeneko emonaldia, “El día del Señor” programan.

Bilboko Gotzaina Misinoetarako eta Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko presidentea da.

Ume Misiolariak kanpaina, OMP erakundearen eskutik. Jose Maria Calderon zuzendariak alkarrizketa eskaini eban «Alkarren Barri/Comunicación» aldizkarian.

75. urteurreneko oroigarriak

Oroigarri bereziak 75. urteurrena ospatzeko.

Eskariak 75. urteurreneko webgunean egin daitekez.

Logo barria kalera atarateko. 

Abanikoak, guardasolak eta poltsak erosi daitekez.

Taldeen eskariak: hemen

San Anton

San Anton Abataren, abereen zaindariaren eguna.

Urkiolan, Eukaristia ospatu zan eta, ostean, abereak bedeinkatu ebezan. Bilboko San Anton eleizan be bedeinkatu ebezan abereak. 

San Anton egunaren ostean, Kandelerio otsailaren 2an, San Blas 3an eta Santa Ageda 5ean.

Erakusketa ibiltaria

Erakusketa ibiltaria 75. urteurrena ospatzeko.

Begoñan egon ondoren, lekualdatu egingo dabe.

Domekatik aurrera, Abandoko San Bizente Martiria eleizan egongo da ikusgai hilaren azkenera arte.

Kristauen batasuna

Urtarrilaren 18tik 25era, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea.

Urtarrilaren 19an, eleizkizun ekumenikoa Santiago katedralean.

Gotikoaren inguruko urteerak

Enkarterriko Museoareneskutik urteerak egingo dira gotikoaren arrastoak bisitatzeko. 

Urtarrilean, Portutaletera egin da bisita eta Balmasedarajoango dira hilaren 25ean. 

Otsailean, Gueñes, eta San Pantaleon jatorrizko ermitaren kokapena bisitatuko dabez.

Martxo eta apirilean, Muskiz, Gordexola eta Turtzioz bisitatuko dira. 

Aldez aurretik lekua gorde: www.enkarterrimuseoa.eus

Hauxe da Astekoak, asteko barrien laburpena

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Komunikazinoa