28-09-2024 Sábado, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astelehenean, San Joan egunez, ospakizunak Gaztelugatxen
21.06.2024

Astelehenean, San Joan egunez, ospakizunak Gaztelugatxen

Datorren astelehenez, ekainak 24, San Joan Bateatzailearen eguna -jaia bere jaiotegunean ospatzen dauan santu bakarra- ospatuko da. Eleizbarrutian, santu honen izenpeko diran ermiten artean, Gaztelugatxekoa dago. Bertan, goizean goizetik ospatuko dira Eukaristiak: 06:30, 07:30, 08:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan.

Beste urte batez, Gaztelugatxeko San Joan batzordetik jakinarazo dabenez, Bermeoko San Frantzisko parrokian Eukaristia ospatuko da goizeko 09:00etan (urteeran eskapularioak eskuratzeko aukera izango da), San Joan ermitara joateko aukerarik ez dabenak kontuan hartuta. 

San Joan ermitak

Bizkaian, lekuotan dagoz San Joan Bateatzaileari eskainitako ermitak: Morga, Bermeon, Ajangienz, Ibarrurin, Lekeition, Aulestian, Ondarroan, Berriatuan, Markina-Xemeinen, Berrizeb, Mallabian, Elorrion, Garain, Amorebieta-Etxanon, Diman, Igorren, Zeanurin, Ugaon eta Gordexolan.