Jardunaldirako prestatu dan kartelean, esku batzuk ikusi daitekez Gernikan dagoan Chillidaren Bakearen aldeko monumentuaren irudia dauan oihala josten. Danon artean bakea josteko eta “memoria adiskidetzeko” ezinbesteko diran puntadak emoteko deia da. Goiburua, 75. urteurreneko abestiaren leloaren esaldia da: “Oroitu, aurrera begitu“.
Descargas
Lotura Jubileuagaz
Aurton, Jubileua dala-eta, “oroimenaren ibilbidea” egingo da. Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko arduradunak azaldu dauanez, “aurtengo bake topaketak bere egin gura dau Eleizbarrutiaren eta Jubileuaren deia eta “bideari lotuko gatxakoz”. Horretarako, oroimenaren ibilbidea egingo dogu Gernikan, askatasun adiskidetasun eta adostasunaren ikur dan lekuan. Eta, aldi berean, bonbardaketak eta ETAren hilketek eragindako sufrimentuaren leku be badan herrian”.
Taldeetan banatuko da jentea ibilbidea egiteko eta “eragindako sufrimentua autortzeko, zauriez jabetzeko eta bakearen alde eta oroimen eta auropenerako guneak zabaltzearen alde egin dan lana gogoratzeko”, esan dau Vegak.
Egitaraua
10:00: Harrera Mesedetako monjen komentuan, San Bartolome eleizan (Errenteria auzoa. Gernika)
10:20: Aurkezpena egin eta batzarra motibatu San Bartolome eleizan
10:45 – 12:30: Oroimena egiteko 4 ibilbide gertaera garrantzitsuen irakurketa sinisteduna egieko geraldi bigaz (San Bartolome, San Frantzisko, San Fidel ikastola, Museoa)
12:45: Norbere baitan biltzea, ospakizuna eta bialketa Andra Mari eleizan
13:15: Amaierako ekitaldia Merkurio plazan
Aurretik izena emon
Para una buena organización del encuentro será necesaria la inscripción a través de este formulario.