


San Bizente eleizan, Gemma Orbe jantokiko arduradunak bertako jardunbidearen barri emon eta, ostean, gogoetarako tartea izan zan, azaldutakoaren ingururuko solasaldiaz batera.
Aurkezpena:
Ekitaldiari amaiera emoteko, Sergio Buiza I. eta II. bikaritzako lurralde bikarioak otoitzaldia gidatu eban.
Hurrengo ekitaldiak
Zapatukoa izan zan Jubileuaren gizarte alderdiaren inguruan egingo diran ekitaldien artean lehenengoa. Gura dauana “erromes joan daiteke eta konpromiso eta itxaropenezko keinua egin”.
Hona hemen hurrengo egun eta lekuak:
Apirilak 5: Durangoko Caritasen (IV. bikaritza) Etxepel egitaraua (bizileku bako pertsonak)
Maiatzak 31: Argia Fundazinoa, Getxon (VI. bikaritza)
Ekainak 14: Gernikako Kaltzada Fundazino-egoitza (V. bikaritza)
Urriak 18: Gordexolako Gizakia Fundazinoa (II. bikaritza)
Azaroak 15: Bilbon, Pobreen Munduko Eguna (III. eta VII. bikaritzak)
Eleizbarrutiak lagungarriak argitaratu ditu bikaritzaz bikaritza Jubileuaren gizarte alderdia aurkeztu ahal izateko: hemen..