22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Barakaldoko umeen azoka solidarioko dirua, Caritasen gizarte jantokirako
19.11.2024

Barakaldoko umeen azoka solidarioko dirua, Caritasen gizarte jantokirako

Azaroaren 30ean, zapatuz, bigarren eskuko jostailuen azoka solidarioaren aurtengo ekitaldia ospatuko da Barakaldoko Herriko plazan. 2001etik hasita egiten da azoka hau eta bakarrik pandemian geratu zan ospatu barik. Bertan batu daiten dirua Caritasek Barakaldon dauan gizarte jantokirako izango da, bigarren aldiz, izan be, 2013an be jantokiko arduradunen esku itzi eben dirua, orduan, 15.000 euro.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak eta Barakaldoko ikastetxeetako gurasoen alkarteak arduratzen dira azokaren antolaketaz. Erabilitako jostailuak batzen dira, aztertu eta garbitu ondoren salgai jarteko eta salmentan jasotako dirua alkartasunez banatzeko. Caritasen gizarte jantokiak 70 laguni emoten deutso jaten egunero. Urte honetan, 20.000 menutik gora emon dabez.

Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria azokaren aurkezpenean izan zan atzo. Unzuetak azaldu ebanez, Barakaldoko ikasleek hainbat saio izaten dabez Caritas Bizkaia erakundearen ingurukoen barri jasoteko: “lagun askori gertatzen jakon lez, ‘bizilekurik ez izateak’ dakarzan ondorioei buruz hitz egiten jake eta pobretasuna, ekonomikoa eta beste hainbat alderdi eta mailatakoa, agertzen. Azken baten, gure kaleetan eta gaurko gizartean hedatuta dagoan errealitatearen ingurukoak azaltzen jakez eta Caritasek horri aurre egiteko zer egiten dauan be ikusten dabe. Gure egiteko horretan, administrazino publikoen laguntza be badogu eta, jakina, errealitate hori agertzera emoten dauan, hori ezabatzen ahalegintzen dan eta bere gen solidarioa premina gorrian dagoanaren alde jarten dauan herritar bakotxarena”.

Tele 7

Amaia del Campo Barakaldoko alkatearen esanetan, “umeen azoka solidario honek erakusten deusku Barakaldoren nortasuna: herri solidarioa, balio horreek umeei helarazoten dakiana. Ikastetxeetako gurasoen alkarteen eskutik, urtero 550 ikasletik gora konprometitzen da jarduera honetan, eta banatzearen eta premina gorrian dagozanei laguntzearen garrantziaz jabearazoten dabez. Ez dago honako jarduerarik egiten dauan beste herririk bizkaian. Harro gagoz ikasleez, gurasoen alkarteez, ikastetxeez eta urtez urte azokara datozan herritarrez”. Alkateaz eta Caritaseko zuzendariagaz batera, Gema Orbe bizilekurik ez daukien pertsonei zuzendutako arloko arduraduna be izan zan aurkezpenean.

Alkartasun eta heziketarako egitasmoa

Hogeta bigarren ekitaldia ospatuko dauan umeen azoka solidarioak alderdi bi lantzen ditu: alkartasuna eta heziketa. Guzti hori Caritasen eskutik egiten dau eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako 1.860 ikasle ingururengana iristen da. 

Jarduera honen bitartez, 400.000 euro inguru batu dira urteotan.

Gema Orbe, responsable del área de personas sin hogar, de Caritas Bizkaia, Amaia del Campo, alcaldesa de Barakaldo y Elena Unzueta, directora de Cáritas Bizkaia, ayer lunes, en la presentación del Rastrillo.