Gernika
Familiek asteotan batutako gauzak -liburuak eta bigarren eskuko jostailuak-, jarriko dira salgai azaroaren 24an, 12:00etatik 14:00etara, Gernikako merkatu-plazan ospauko dan azokan. Aurretik, meza ospatuko da 12:00etan, Mesedetakoen komentuan. Katekesi orduetan eroan daitekez gauzak edo parrokiako lokaletan izi martitzenez, 10:00etatik 12:00etara.
Helburua: Senegal
Azokan batu daiten dirua Euleuk GKEaren esku itziko dabe honako egitasmo honetan erabili daien: Senegaleko Sidibougouko eskola koranikoko (Daara) ikasleen (talibe umeak) bizi-baldintzak hobetu. Horretarako egokitze-lanak egingo dabez: argia, ura eta aterpea.
Euleuk erakundeak senegaldarren bizi-baldintzak hobetzeko helburua dau, batez be emakumeen burujabetzea, heziketa eta osasuna sustatuz. Eurek egitasmoak martxan jarri ondoren, herritarren esku izten dabez, eurek garratzeko konpromisoa hartzen dabelarik.
Begoña
Urriaren 28tik azaroaren 22ra batuko dabez Begoñako Misino-azokan salgai jarriko dabezan gauzak. Azoka bera, azaroaren 30ean zabalduko dabe. Aitatutako gauza horreek basilikako arkupeetan jasoko dabez 17:30etatik 19:30etara. Gehiago jakiteko: 94 412 70 91.
Misinoetarako Begoñako parrokiako taldeak antolatzen dauan azokan batutako dirua, hainbat herrialdetan garatzen diharduen beste hainbat egitasmorako izango da. Azoka, azaroaren 8tik abenduaren 8ra arte egongo da zabalik, basilikako eleizpearen azpian (11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Azken egunean, goizez bakarrik).