23-12-2024 Lunes, semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bidezko merkataritza eta finantza etikoei buruzko jardunaldiak Bilbon
01.10.2024

Bidezko merkataritza eta finantza etikoei buruzko jardunaldiak Bilbon

Datorren barikuz, urriak 4, Bidezko Merkataritzari eta Finantza Etikoei buruzko Nazinoarteko 1. Jardunaldiak ospatuko dira Arrasateko Unibertsitatearen Bilbao Berrikuntza Faktoria dalakoan (Uribitarte, 6). Kidendak, Oikocredit Euskadik eta Finantza Etikoen Euskadiko Alkarteak antolatu dabe ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. 

Antolatzaileen esanetan, “jarduera hau ekonomia-sistema zuzenago eta solidarioagoa eratzeko preminaren inguruan gogoeta egiteko eta solasean jarduteko eremu bihurtu gura da”.

Besteak beste, erakundeok parte hartuko dabe: FEBEA, Bidezko Merkataritzarako Koordinadora, Oxfam Intermon, Gaia, ‘Sol y Café’ (Peru), MCCH (Ekuador), Setem Hego Haizia, Medicus Mundi Araba, Espanica edo Jóvenes X Fiare. Euren esperientzia eta ikuspuntua batera jarriko dabe, “garapen jasangarri eta zuzenaren aldeko borrokan funtsezko diran arlo bi honeek aurkezen dabezan erronka eta aukerei aurre egiteko”.

Askotariko gai garrantzitsuak landuko dabez, esate baterako, bidezko merkataritzaren eragina alkarte ekoizleetan, finantza etikoen garrantzia gizarte eraldaketan eta askotariko eragileen arteko itunak sortzeko premina mobimentuok mundu osora hedatu ahal izateko. Gainera, arrakasta izan daben kasuak eta jarduera onak aurkeztuko dira, bidezko merkataritzak eta finantza etikoek desbardintasunak gitxitzeko eta gizarte zuzentasuna sustatzeko laguntza eraginkorra emon leikiela agertzeko.

Emon izena esteka honetan: https://forms.office.com/e/w3H2CtBGc3