06-03-2025 Jueves, semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Barikuz, “bizikidetzaren” aldeko erlejinoarteko topaketa, Bilbon
05.03.2025

Barikuz, “bizikidetzaren” aldeko erlejinoarteko topaketa, Bilbon

Bihar, martxoak 7, "Alkarregaz bizikidetzaren alde" topaketa egingo da BIlbon 18:00etatik 21:00etara eta kristauak eta musulmanak alkartuko dira.Ramadan eta Garizuma aldi honetan, Itaka-eskolapioek, Onda Euskadik, Fiascok, Ellacuria Fundazinoak eta Bilboko eleizbarrutiak erlejinoarteko proposamena eskaintzen dabe: "Sakonetik bat egitera".

Topaketari hasiera emoteko Moyua plazan alkartuko dira 18:00etan eta ostean partaideak eskolapioen ikastetxeko (Errekalde zu.) areto nagusian batuko dira erlejinoarteko batzarra egin eta barauaren etetea (iftar) ospatzeko.

Parte hartu nahi izan ezkero, baieztatu egin behar da, lekuak mugatuak dira-eta. Horretarako, 94 446 59 92 telefonora deitu edo 747 40 96 72 telefonora whatsAppa bialdu.

“Ziurgabetasunez betetako sasoi honetan, alkartu gaitezan espiritualtasuna eta gizarte bizikidetza sustatzeko ekitaldia”.