25-02-2025 Martes, VII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 BIkarioak Alacanteko jardunaldietan
24.02.2025

BIkarioak Alacanteko jardunaldietan

Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Sergio Buiza (I. eta II. bikaritzak), Fernando Marcos (III. eta VII. bikaritzak), Alex Alonso (IV. bikaritza) eta Jose Mari Kortazar (V. bikaritza) lurraldeetako gotzain bikarioek gaurtik eguaztenera arte -hilak 26- Alacanten ospatuko diran bikarioen jardunaldietan parte hartuko dabe.

Ebanjelizatze, Katekesi eta Katekumenotzarako Gotzain Batzordeak antolatzen ditu jardunaldiok. Aurton, Alacanten izango dira, otsailaren 24tik 26ra, “Eleizbarrutiaren erronka: alkartasuna aniztasunean” goiburuaren haritik. 

Ekitaldiari hasiera emoteko, Elxeko biltzar-gunera joango dira eta bertan Mons. Francisco Conesa Ferrerrek Alkartasunera deituak berbaldia eskainiko dau. Gainera, uria bisitatu eta ‘Escolania del Misteri’ dalakoaren kontzertuaz gozatuko dabe. 

Bihar, Mons. Luis Marín de San Martín OSA, izango da hizlaria eta Abadea, alkartasunaren maisu gaiaren inguruan berba egingo deutse. Ondoren, Sergio Perez Baena Zaragozako bikarioak hiru esperientziaren inguruko mahai-ingurua koordinatuko dau: biziera erlijiosoa, laikotzagazko alkartasuna eta belaunaldien arteko alkartasuna. 

Eguaztenez, heziketa seminarioetan gaia landuko da alkartasun eta eginkizunaren ikuspuntutik, Mons. Jesus Vidal Chamorro Segoviako gotzain hautatu eta Seminarioetarako Azpibatzordeko presidentearen eskutik. 

Gotzaina Batzorde Iraunkorrean

Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorrak 269. batzarra ospatuoko dau otsailaren 25 eta 26an Gotzainen Batzarrak Madrilen dauan egoitzan. On Joseba Segura Bilboko gotzaina Batzorde Iraunkorreko kide da, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Gotzain Batzordeko presidente dalako. 

Batzorde Iraunkorrak EGBaren 2026-2030 laurtekorako pastoral ardatzak lantzen hasteko proposamenak aztertuko ditu. Espainiako Eleizan Sinodotik ataratako azken agiria garatzearen inguruan be gogoeta egingo dabe eta Gotzain Batzordeen eta EGBeko gainerako erakundeen inguruko gaiak aztertuko dabez. 

Imagen de una edición anterior