Ekitaldiaren hasieran, Luis Arguello Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak jardun eban, partaideei adore emonez, egunok bereizketarako eta topaketarako aukera lez bizi eiezan. Frantzisko Aita Santuaren mezua be gogoratu zan. Aita Santuak norbere bokazinoa Jainkoaren maitasunari erantzute lez eta besteen aldeko eskaintza eskuzabal lez hartzeko eskatzen dau mezu horretan.
Bokazinoa osoko zerbitzu lez bizitzearen garrantzia nabarmendu eban Frantzisko Aita Santuak eta “Jainkoa bialtzen gaituan lekura eroatera” deitu ebazan guztiak. Alkarteek bokazino-akonpainamenduan daben funtsezko egitekoa be azpimarratu eban eta gaur egungko erronkei sormenez eta fedez aurre egiteko eskatu eban. Valentziako uholdeetako biktimei gertutasuna agertu eutsen eta otoitza eta alkartasuna eskatu eban eurentzat.
Barikuz, bokazino-lekukotasun argitzaileak aurkeztu ziran, “Jainkoaren deiari emondako erantzunen aberastasun eta aniztasuna agertuz”.
Juan Reyero abade eta Bilboko taldeko arduradunetako batek azaldu dauanez, “bokazinoen inguruko biltzarrean une berezia bizi izan zan gaueko otoitzaldian. Bategiteko eta Jainkoak bizitzan egiten deuskun deiaren inguruko bereizketarako unea izan zan. Abestiez, Bibliako irakurgaiez eta gogoetarako isiluneez baliatuta, bakotxak bere bokazinoaz eta alkarte bokazinoaz gogoeta egin eban. Otoitzaldi honetan ikusi genduan ze garrantzitsua dan jainko borondatean uste osoa izatea eta Eleizan eta gizartean itxaropenez zerbitzatzea. Alkarregaz bizi izan genduan fede esperientzia honek arrastoa itzi eban partaide guztiengan”.
Tailerrak, Eukaristia eta jaialdia
Zapatuan, egunari hasiera emoteko, Eukaristia ospatu zan, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina alkar-meza emoten zala. Ondoren, lau gai nagusiren inguruko tailerrak egin ziran: Hitza, hainbat propamenagaz: Lectio Divina, Itun Zaharreko bokazino-ikonoen azterketa edo Hitzaren iragarpena gizarte sareetan. Alkartea: Eukaristia, bokazinoa familian, alkarte bereizketa eta bokazino-harrera. Pertsona, akonpainamenduan oinarritua: bereizketa pertsonala eta bokazino-psikologia. Misinoa: misino digitala, gizarte konpromisoa eta bokazino artistikoa. Tailerren ostean, partaideek Eukaristia ospatu eben, zerbitzu eta misinoarako konpromisoa barrituz.
Egunari amaiera emoteko, musika-jaialdia izan zan partaide honeekaz: Shema eta bere musika espirituala; Marta Mesa kristau musikagilea; Santa Klararen Ahizta Pobreak liturgia abestiakaz; Toño Casadoren “Sueños” musikala, sormenez eta bokazino-mezuz beteta eta Hakuna Group Music gazteentzako abestiakaz.
Domeka