09.04.2025
Bilboko eleizbarrutia plazara, BECen egingo dan azokan
Datorren maiatzaren 17an ospatuko da Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekitaldi nagusia "Eleizea plazara" azokagaz. Aurreikuspenen arabera, milaka lagun batuko da, eleizbarrutiari lotutakoak ala ez, pastoral, gizarte eta ospakizun arloko jarduera ezagutzeko. Goizeko 10:00etan hasita, BECeko 3. pabiloian jarriko dabezan standak -80 inguru- bisitateko aukera izango da. Tailerrak be egingo dira, kapera izango da, txikigunea, klausurako monasterioetako gozokiak salduko dabez, eszenatokian etenbarik izango dira emonaldiak eta ez da ezustekorik faltako. Gotzaina buru dala osptuko dan Eukaristia 13:00ean izango da eta eskaut taldeak girotutako erromeriak emongo deutso amaiera egunari.